Zalantzarik gabe, irratia da kultur etxe honen berezitasuna.
Kultur etxe honetatik igortzen du FM 107.4 Casares Irratiak. Irratiak berak sortzen du programazioa eta sei atal handi ditu: zinema, musika, magazineak, literatura, kirolak eta informazio kulturala. Casares Irratia frekuentzia modulatuan entzuteaz gain, Internet bidez ere entzun daiteke (www.radiocasares.com). Eguneko 24 ordutan ematen da.
Era berean, Casares Irratiak hizlari moduan trebatzeko, eta oro har, komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera ematen du.
Casares Irratiak hizlari moduan trebatzeko, eta oro har, komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera ematen du.
Musika agenda esanguratsua duenez, bertako talde askoren agertoki bihurtu da kultur etxe hau.
Halaber, aretoan antzerki, dantza edo danborrada entseguak egiteko aukera ematen zaie taldeei.