Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDonostia Kulturak urtero kultur jardueren inguruko lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu Kultur Etxerik ez duten Donostiako auzoetako elkarteekin. Hauek dira auzoak:
Añorga Kultur eta Kirol Elkartearekin egindako hitzarmenaren bidez, Donostia Kulturak auzoan egiten diren kultur jardueretan parte hartzen du: kontzertuak, Gabonetako jarduerak, erraldoi eta buruhandien topaketa, erromeria, bertsolariak, “Añorga” aldizkariaren argitalpena, etab.
Halaber, Lugaritz Kultur Etxeak hainbat jardueretan parte hartzen du, poltsiko antzerkian esaterako.
Helbidea: Jolas Etxea. Añorga hiribidea, 44
Harremanetarako: idazdaritza@anorgakke.org
Donostia Kulturak Zubietako Herri Kontseiluarekin lan egiten du kultur astea, Euskal Festak eta haurrei zuzendutako bestelako jarduerak antolatzeko orduan.
Harremanetarako: egibetxana@euskalnet.net
Igeldoko Herri Kontseiluarekin dagoen hitzarmenari esker, Donostia Kulturak auzoan egiten diren kultur jarduerak laguntzen ditu: ikastaroak, San Isidro eguna, Inauteri Festa, literatur lehiaketa, etab.
Halaber, Lugaritz Kultur Etxeak hainbat jardueretan parte hartzen du, poltsiko antzerkian esaterako.
Helbidea: Igeldo plaza, 1
Harremanetarako: herrikontseilua@gmail.com
Larrotxene Kultur Etxeak Bidebietan parte hartzen du, auzoko Gaztelekuaren eta Haurtxokoaren bidez. Honako jarduera hauek daude: ipuin kontalaria, antzerkia kalean auzoko jaietan, gazteentzako antzerkia...
Larrotxene Kultur Etxeko helbidea: Intxaurrondo kalea, 57
Harremanetarako: larrotxene@donostia.org