Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Bila ezazu zure liburutegiaOngi etorri Donostiako Udal Liburutegien Sarera.
Ziur zure etxetik gertu liburutegi bat aurkituko duzula.
Liburutegiko txartela lortzeko, inprimakia bete eta edozein liburutegitan entregatu. Gurasoen edo tutoreen baimena beharrezkoa da.
Txartela doan ematen da. Txartelarekin hainbat gauza eraman ditzakezu etxera (liburuak, cd-ak, dvd-ak, bideoak) eta liburutegietako ordenagailuak erabili ahal izango dituzu.
Gehienez 5 liburu, 3 CD, 3 CD-ROM eta 3 DVD eraman ditzakezu. 3 aste eduki ditzakezu eta epe horretan ez baduzu bukatzeko astirik eduki, bi bider luzatu ditzakezu, gogoratu epearen barruan eskatu behar duzula luzapena.

Liburutegietan erabilera askeko ordenagailuak aurkituko dituzu Interneten nabigatzeko, posta elektronikoaren bidez mezuak bidaltzeko, cd-romak kontsultatzeko...
Zerbitzu hau erabiltzeko, liburutegiko bazkide izan behar duzu eta zure gurasoek inprimaki bat bete eta sinatu behar dute.
Interneten nabigatu nahi baduzu lekua erreserbatu behar duzu, egunean 30 minutu erabiltzeko aukera duzu.
Zure gurasoei baimena eskatu Interneten nabigatzeko, gonbidatu zurekin nabigatzera
Inoiz ez eman ezezagunei zure informazio pertsonala
Liburutegia gune publikoa denez gero, edonor sar daiteke eta liburutegiak eskaintzen duen guztiaz gozatu, bere lagun edo familiartekoekin batera. Baina guztiok, eroso egon gaitezen, honakoak bete behar ditugu:
Adin guztietako haurrentzako jarduerak eskaintzen dira: ipuinaren orduaren saioak, eskolentzako bisita gidatuak, erakusketak...
Bularretik mintzoraHaur Liburutegi Nagusiak eta Amarako Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegiak Galtzagorri elkarteak sortutako programa honetan parte hartzen dute. Egitasmoa haur txikiei, bere guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago.
Bere helburu nagusia 0-6 urte bitartekoen artean irakurketa ohiturak sustatzea da, ume horien inguru naturalak kontuan hartuta: etxea, eskola eta liburutegia.

Donostiako Udal Liburutegien Sareak egindako gida. 0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, eta aurten argitaratutako 160 izenburu biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin-taldeen arabera antolatuta.
Lo + 2012Fundación Germán Sánchez Ruipérez.
Debagoieneko Udal Libururutegiek egindakoa.
Haurtxoteka euren guraso edo arduradunez lagundutako 0 eta 5 urte arteko haurrei zuzendutako zerbitzua da. Espazio erosoa, maileguan eraman daitekeen dokumentu-sorta hautatua, ipuinei buruzko hitzaldiak eta liburutegiko profesionalen arreta eskaintzen du.
Haurtxoen harreman goiztiarrak liburuekin irakurketaren inguruko jakin-mina eta gogoa sortzen laguntzen du. Helduen papera funtsezkoa da irakurtzeko uneak bereziki atseginak izan daitezen.
Gurasoek zeregin garrantzitsua duzue liburutegian. Seme-alabekin etortzera eta irakurle onak bilakatzeko bidean laguntzera gonbidatzen zaituztegu. Gainera, haurtzaroarekin lotuta dagoen informazioa eta liburuak beti duzue eskura; hezkuntza, osasuna, elikadura, eta abar.
Aldiro, zuen seme-alabeei eskaintzen zaizkien aukeren inguruko hitzaldiak eta topaketak antolatzen dira.
Liburutegiak duen Internet zerbitzuari buruzko alderdiak ezagutzea garrantzitsua da.
Haurrek pertsona helduen eskubide berak dituzte liburutegiko informazio eta zerbitzu guztiak erabiltzeko, Internet barne.