Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Haur liburuaren dokumentaziogunea

 

Liburuaren dokumentaziogunea

Zer da

Haur sailaren zerbitzua
Haur Liburuaren Dokumentaziogunea, Euskadin dugun bakarra, liburutegi nagusiko Haur Sailak eskaintzen duen zerbitzuetako bat da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzuaren laguntzari esker dago martxan.

Literatura eta haur-liburutegietan interesa dutenentzat
Liburuekin eta haur eta ikastetxe liburutegiekin lotutako profesionalei, bai eta gaian interesa duten ikertzaile eta gainerako pertsonei zuzenduriko gunea dugu.

Informazioa eta aholkularitza ematen ditu
Espezializatutako gunea denez, bere helburu nagusia publikoari haur eta gazte liburuei buruzko informaziorik zabalena eskaintzea da. Haur liburuen esparruan arreta berezia eskaintzen diogu euskal haur literaturari eta orotariko argitalpenen kontsulta eskaintzen dugu, liburu berri zein zaharrena.

Zer aurki dezakegu

  • ilustra2 Haurrentzako liburuei eta liburutegiei buruzko obra espezializatuak.
  • Nazio mailako eta atzerriko aldizkari espezializatuak. Aldizkari horien gai-hustuketa egin ohi da.
  • Agiritegia. Monografietan argitaratu gabeko informazioa duten txostenak.
  • Irakurketa-gidak, gomendioak eta bibliografiak.
  • Erreserba-funtsa, XIX. mende amaieratik gaur egun arte. Euskaraz dauden lehen argitalpenak.
  • Haurrentzako funts bibliografikoa eta ikus-entzunezkoa.
  • Asun Balzola funtsa: Dohaintza 2007an jaso zen. Asun Balzola idazle eta ilustratzailearen monografiek, korrespondentziak, dokumentazio profesionalak eta jatorrizko ilustrazioek osatzen dute funtsa.

Eskaintzen dituen zerbitzuak

  • folleto060-centro-documentacion-infantilGure funtsa eta zerbitzuen inguruko informazioa
  • Aretoan irakurketa eta kontsulta.
  • Mailegua: liburutegien artekoa, ikastetxe eta erakunderi, eta partikularrei.
  • Liburu elektronikoak
  • Interneta eta Wi-Fi
  • Haur literaturari eta liburutegiei buruzko web-baliabideen aukeraketa.
  • Etengabeko prestakuntza eta aholkularitz: 1999. urtetik bi zerbitzu hauek emanez:
    • Liburutegiak antolatzeko aholkularitza eta eskola-liburutegietako irakasle-arduradunei zuzendutako ikastaro eta mintegiak.
    • eta 1996. urtetik liburutegi publikoetako langileei zuzendutako ikastaroak.
  • 2011ean honako ikastaro hauek burutu ziren:
  •       Eskola-liburutegientzat:
  • Eskolako liburutegien kudeaketa
  • Liburutegi publikoentzat:

           2013ko ikastaroa: Euskal Wikipedian editatzeko tailerra

Gomendio eta proposamenak

 

m_irakurketa-eta-haur-literatura-1

Irakurketa eta haur literatura : aurkibide aldizkaria = revista de sumarios
Haur eta/edo gazte liburutegien edota liburutegi-atalen kudeaketaz arduratzen diren langileentzako informazio eta etengabeko prestakuntzarako tresna egokia izango delakoan gaude. Aldizkari hau, Eusko Jaurlaritzaren eta Donostia Kulturaren artean 1996 urtean hasitako lankidetza-politikaren barruan kokatzen delarik.1999. urtean argitaratu zen lehenengo zenbakia.


    Hilabetero, Haur Liburuaren Dokumentazioguneak artikulo bat gomendatzen du. Era berean, Aurkibide Aldizkariarekin batera gaiaren arabera aukeratutako artikulo batzuen proposamena egiten da.

    • Urtarrila: Landa, Mariasun. "Izan ginen haurrak ez dira inoiz hiltzen". Behinola, 28 (2013).
    • Otsaila: Obiols Suari, Nuria. "Infancia y pedagogía en la ficción literaria" Clij,nº 257 (2014).

           

    AZKEN BERRIAK

     Dokumentazioguneko funtsean txertatu ditugun azken berri bibliografikoaren artean honako liburu hau azpimarratzen dugu:

     

    Haur eta gazte literatura

                

                XXI MENDE HASIERAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

                Xabier Etxaniz Erle eta Jose Manuel López Gaseni

                Gasteiz, Arabako Foru Aldundia,  LG: 2011

                177 orrialde

                ISBN: 978-84-7821-784-7

     

    Bi autore hauek aurrekoan idatzi zuten 90 hamarkadako Haur eta Gazte Literatura liburuaren jarraipena da.  Liburuaren formatoa aurrekoaren antzekoa eta lortu nahi duen helburua oso zehatza da, gaur egungo literatura aztertzea  genero bakoitzari behar duen garrantzia emanez; narratiba, poesia eta genero dramatikoa modu sakonean aztertzen dute. Euskal albumari  eta euskarara itzulitako literaturari ere atal bat eskeintzen zaie..
    Beste aldetik gaurko literatura etorkizunari begira zer nolako erronkak dituen ere aztertzen da..
    Liburu hau oso interesgarria da, bai euskarazko Haur eta Gazte literatura  ezagutu nahi dutenentzat bai beraren ikerketan lan egiten dutenentzat.

     

    Beste liburu berri batzuk:

    Liburutegiekin harremanetan jarri

    Tel. 943 48 19 99
          943 48 11 56
          943 48 14 88

    Donostiakoliburutegiak
    @donostia.org

     

    Erregistratu

    Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

    Bazkide egin

    Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

    Saioa hasi

    Pasahitza ahaztu al duzu?