San Sebastián, ciudad de la cultura

Kontsulta

DK-Cabecera-06-Consulta

Kontsulta

Orotariko euskarriak dituzten bildumak (liburuak, prentsa, aldizkariak, partiturak, CDak, DVDak, CD-ROMak...) eskaintzeaz gain, berariaz prestaturiko guneetan erabil edo kontsulta ditzakezu.

Liburutegi guztiek hemeroteka-zerbitzua eskaintzen dute aldizkari eta prentsa sorta zabalarekin::

  • Tokiko eta eskualdeko prentsa paperean.
  • Prentsa eta argitalpen ofizialak Internet bidez.
  • Enplegurako egunkariak.
  • Haur eta helduei begirako informazio orokorreko aldizkariak.
  • Hainbat gaitan espezializatuak dauden aldizkariak.

Liburutegi guztietan atal berezi bat izaten da Donostia Bilduma izenekoa, bertan hiriarekin zerikusia duen gaur eguneko liburuak daude.

Ikusmen-arazoak dituzten pertsonek Liburutegi Nagusian dagoen telelupa erabil dezakete.

Funtsen espezializazioa

Zenbait liburutegi beren funts eta bildumen espezializazioak ezaugarritzen ditu.

Horren adibide ditugu

Haur Liburuaren Dokumentaziogunea

Udal Musika eta Dantza Eskolako liburutegia

San Telmo Museoko liburutegia

Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxeko liburutegia

Gainera, Liburutegi Nagusian, Konstituzio plazako Udal Liburutegi zaharrean gordetako funts historikoak kontsulta ditzakegu. Halaber, aipamen berezia merezi du Fermin Lasala y Collado Mandasko Dukeak dohaintzan emandako bildumak, politika orokorrean, diplomazian eta historia unibertsalean espezializatutako 10.000 ale inguru baititu.

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?