Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaAntzerkiko ikusle izatearen plazera ez da erraz eskuratzen. Ustekabeko bideen, barne-mailako zeremonien eta topaketa sekretuen emaitza delikatua da
Maurice Yent

ANTZERKIA ETA DANTZA
Gure lehen ikusleen begirada eta entzutea eragiteko bideak antolatzen eta asmatzen ditu Donostia Kulturak. Izan ere, ikusle izatea oso txikitatik lantzen den artea da…

ANTZERKIA ETA DANTZA
Eskolatik antzerkira antzerki-programan parte har dezakezu. Ikasleei zuzenduta dago eta hainbat agertokitan antzerkiaren abenturaz sakontasunez gozatzeko aukera ematen du.

ZINEMA
Urte osoan zehar, haur txikientzat zinema-programazio berezia antolatzen da Lugaritz kultur etxean. Hileko bi larunbatetan haurrentzako film luze bat eskaintzen da areto horretan, eta gaiak askotarikoak izaten dira: animazioa, fantasia, komedia, zientzia-fikzioa…

ZINEMA
Bestalde, Larrotxene kultur etxeak Pantaila Irekia zinema ikastaroak antolatzen ditu txikientzat. Ana Lezeta (ikus-entzunezkoak), Maru Solores (dokumentala) eta Izibene Oñederra (animazioa) dira ikastaroko irakasleak.

LITERATURA
Irakurketa bultzatzeko jarduera: nahikoa da liburua euskarri gisa, kontatutako istorio bat, jarioa eta konplizitate pixka bat... izatea.

IKASTAROAK
Txikienek ikastaro-eskaintza zabala dute gure kultur etxeetan. Arte ugaritan (antzerkia, pintura, zinema, irratia...) euren lehen hastapenak giro ludiko eta atseginean egiteko aukera izango dute.