Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?

San Sebastián, ciudad de la cultura

Matrikulazioa

Matrikulaziobanner ikastaroak epea: irekita ikastaroa hasi baino aste bat lehenagora arte. Hasita dauden ikastaroei buruz galdetu kultur etxe bakoitzean.

Non: edozein Kultur Etxetan edo on-line orri honetako fitxa betez.

 

Foiletoa (pdf) Matrikulazio arauak Parte-hartzeko irizipideak Deskontuak Oharrak

 
 

 

Matrikulazio arauak

Izena emateko honako aukerak daude:

  • 1. DONOSTIA KULTURAko edozein kultur etxetan (Larratxo Kultur Etxean izan ezik), Liburutegi Nagusian (azaleztapen-ikastaroak bakarrik), bai eta Interneten DONOSTIA KULTURAren www.donostiakultura.com web-orriaren bidez ere.

Ordainketa egiteko honako modalitate hauek daude:

  • Kultur etxeetan adierazten diren ordainketa-txartelen bidez.
  • Banku-transferentzia. Matrikula formalizatzeko ordainagiria bost laneguneko epean aurkeztuko da. Bestela, izen-ematea bertan behera geratuko da.
  • Internet. Matrikula balioztatzeko, lehen eskola-egunean, deskonturik izan bada, horretarako baldintzak betetzen direla egiaztatuko duten agiriak aurkeztuko dira.
  • Matrikulazioaren dirua ez da itzuliko, DONOSTIA KULTURAk, gutxieneko parte-hartzaile kopurua bildu ez eta ikastaroa bertan behera uzten duen kasuan izan ezik.

Aurreikusitako epeetan ordainagiria edo beharrezko dokumentazioa ez bada aurkezten, matrikulazioa bertan behera geratuko da, eta izena eman duen pertsonak ezin izango du ikastaroan parte hartu.

Parte-hartzeko irizpideak 

  • Parte hartzaile kopurua mugatua da eta lehentasuna izango dute donostiarrek donostiar ez direnen gainetik. Inskripzio hauek erreserbako zerrenda batean sartuko dira, eta plaza bat izateko eskubidea izango dute, izena emateko epea amaitu ondoren, aukeratutako ikastaroan lekua geratuko balitz.
  • Kultur etxeetan eginiko matrikulazioan, pertsona bakoitzak gehienez beste pertsona baten izena eman dezake, seme-alaba adingabeen kasuan izan ezik.
  • Ikastaro guztiak hastapenekoak edo lehen mailakoak dira, kontrakoa adierazten ez bada. Bigarren mailako ikastaroetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da hastapeneko ikastaroa egina izatea.
  • Hastapeneko ikastaroa egiteak ez du esan nahi hurrengo urtean pertsona horri bigarren mailarako plaza erreserbatuko zaionik.

Deskontuak

  • Gazte-, langabezia- edo pentsionista-txartela dutenei eta familia ugaria direnei % 25eko deskontua egingo zaie (haurren ikastaroetan izan ezik, deskontua automatikoki jarrita baitago). Deskontuak izena emateko unean bertan aplikatzen dira.
  • % 10eko deskontua DONOSTIA KULTURA txartelarekin. Internet bidez eginiko matrikularen deskontuak kultur etxeetan bertan ziurtatu behar dira lehen eskola-egunean.
  • Euskaltegiko ikasleei %25aren deskontua egingo zaie euskarazko ikastaroetan. Horretarako matrikulazioa orria edota Euskaltegiko ziurtagiria aurkeztu beharko da. Matrikula 2011/12 ikasturtekoa, 2012koa edota 2012/13koa izan daiteke.

Oharrak

  • Kultur etxe bakoitzak, beste arau gehigarri batzuk ere ipin ditzake.
  • Ikastaroaren matrikulako zenbatekoan ez dago materialaren kostua sartuta. Ikastaro jakin batzuetan, ordea, DONOSTIA KULTURAk hasierako materiala jarriko du.
  • Ikasturtea 2012ko urriaren 15ean hasiko da eta 2013ko ekainaren 4ean amaituko da. Eskolaren asteko eguna edo egunak adieraziko dira liburuxka orokorrean, kultur etxearen atalean, bai eta saioen lehen eta azken egunak ere. Oporraldi eta jaiegunetan ez da eskolarik izango.
  • Arreta bereziren bat behar duten pertsonei, izena ematean jakinarazteko eskatzen zaie; hartara, ikastaroaren irakasleek premia horiei erantzun egokia eman diezaieketen aztertuko da.
  • Ikastaroak kultur etxeetan izango dira, eskolak beste ekipamendu batzuetan eman behar dituzten ikastaroen kasuan izan ezik.