Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Tomaseko Feria

 

Talos

San Tomaseko Feria

San Tomas festa egun bakarrekoa da: abenduaren 21ekoa. Egun horretan Donostia landa-merkatuan eraldatzen da, eta txistorra da protagonista nagusia. Postu ugari ezartzen dituzte. Bertan janari, eskulangintza eta beste hainbat motatako produktuak erosi ahal izango dira. 

 

San Tomaseko Feria 2015 - Egitaraua

2015eko San Tomas Feria: Egitaraua

 

Txistorra eta produktu ezberdinen postuak

2015eko San Tomas egunean 233 postu jarriko dira hiriko leku ezberdinetan.

Postuen kokapenak:

Lehiaketak

Urtero bezala, aurten ere ez dira faltako ohiko lehiaketak San Tomas egunean.

Haur tailerra eta Festa

Aurtengo haur tailerrean parte hart nahi baduzu 943-481168 telefonora deitu dezakezu edo gure Konstituzio bulegoetatik pasa zaitezke.

San Tomaseko Feria auzoetan

San Tomas eguna dela eta, Donostiako auzoetan ere jarduera asko egongo dira egun ezberdinetan.

Txistorra saltzeko tokiak (zozketara)

PUESTOTXISTORRA

San Tomas eguna dela eta, hiriko hainbat aldetan, txistorra saltzeko postuak (aldez aurretiko zozketa egin ondoren) jarriko dira.

  Produktu ezberdinen saltokiak

QUESOS

San Tomas eguneko Festa dela eta, hiriko hainbat aldetan, produktu ezberdinak saltzeko postuak jarriko dira.

Euskal Herriko XX. Txistorra Lehiaketa

TXISTORRALEHIAKETA

Lehiaketa abenduaren 21ean izango da, San Tomas egunez, goizeko 11:00etatik aurrera, Gipuzkoa plazan.

Lur Gaien Lehiaketa Erakusketa

LURGAIEN

Lehiaketa, abenduaren 21ean (San Tomas eguna) goizeko 09:00etatik aurrera, Konstituzio plazan ospatuko da.

Donostialdeko
Ezti
Lehiaketa 

MIEL

Lehiaketa, abenduaren 21ean (San Tomas eguna) goizeko 10:00etatik aurrera, Bretxa plazan ospatuko da.

San Tomaseko
Txorimalo
Lehiaketa

TXORIMALO

Aurten ere, San Tomas eguna dela eta,  Donostia / San Sebastian Festak-ek Txorimalo Lehiaketa antolatzen du.

Feriako protagonista - Txerria

Feriako protagonista txistorra da, eta honen irudi gisa, txerria. Urtero bezala, Konstituzio plazan ezartzen dute nahi duen guztiak ikusteko. 2015ean, Leitzako Arro baserritik iristen zaigun Feriako protagonistarik nagusiena: ENGRAXI. Bertan jaio eta hazitako txerri honek San Tomas egunean 335 kilo inguru izango ditue, eta Konstituzio plazan ikusgai egongo da 10:00etatik 20:00etara.

Historia eta informazio gehiago

Festaren historia

XIX. mendearen erdialdean, Gipuzkoako landa-finka gehienak maizterrek lantzen zituzten, eta euren errentak Santo Tomas egunean ordaintzen zituzten. Jabea Donostian bizi zen. Horrela, Santo Tomas egunean baserritarrak hirira joaten ziren errenten diruarekin eta kapoi pare batekin. Jabeek, esker ona erakusteko, bakailaoa eta txokolatea oparitzen zieten.

Baserritarrek hiriburura egiten zuten bidaia euren herrietan ez zeuden gauzak erosteko eta baserriko produktu onenak saltzeko aprobetxatzen zuten. Hori horrela, feria bat antolatu behar izan zuten, Santo Tomasekoa sortuz Donostiako Konstituzio plazan.

Gipuzkoako udalerrietako garraioa hobetu zutenean Feria jada ez zen premiazkoa. Hala ere baserritarrak ohiturei eutsi zien eta Santo Tomas egunean Donostiara joaten jarraitzen zuen. Eta Feriak gaur arte iraun du bizirik.

Hasieratik ohikoa izan da txorizo frijitua ogiarekin jatea, eta festa honen protagonistak haurrak ziren. Eurei opari zaratatsuak egiten zizkieten. Hala ere, tradizio hori urteekin desagertu egin bada ere, gaur egun oraindik irauten duten hainbat berrikuntzak sartu zituzten, hala nola, baserritarrez janztea, jatorrian plazan ikusten ziren jantziak imitatuz. Beste ohituretako bat da ikasleek euren ikasketa amaierako bidaia ordaintzeko Konstituzio plazan txistorra-postuak jartzea. Plaza txiki geratu zenean festa hiriko beste hainbat lekutara zabaldu zen..

San Tomas jasangarriago batengatik

Santo Tomas feria aitzindari izan zen bertan egiten diren kontsumoetarako edalontzi berrerabilgarriak erabiltzea ezartzeko garaian. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaiera aldera eta, ekimen honek Kataluniako unibertsitate-festetan izan zuten arrakasta egiaztatu ondoren, festen unitateak jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartu zuen eta Santo Tomas ferian lehen aldiz berrikuntza hau jarri zuen. Urtez urte errepikatu da eta Donostia Kultura Festak sailak antolatutako Donostiako festa guztietara zabaldu da.

Edalontzi hauek erabiliz kaleko hondakinak murriztea eta gure jaietako ingurumen-kalitatea hobetzeko beharraz gehiago jabetzea lortu dugu.

Hobekuntza honetan eragina duten ingurumen arloko beste hainbat erabilera: Hondakin organikoak, beira eta plastikozko ontziak, tetrabrick, kartoia eta papera biltzeko edukiontzi gehiago ipintzea, eta txistorra-postu guztien artean eta prestatutako beste hainbat elikagairekin erabilitako olioaren banakako bilketa egitea.

San Tomaseko Feria: komun publiko eta kimikoen kokapenak

 

CORTEPLANOOROKORRA2015