Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa Aste Nagusiko gauetan ospatzen da, eta ikuskizun piroteknikoen zale guztiek saihestu ezin duten hitzordua da.

Egilea: Carmen Ubago
Carmen Ubago, diseinatzaile grafiko, irudigile eta erretratugile donostiarra.
10 urtez aritu zen lanean hainbat publizitate agentziatan, eta 8 urte daramatza Freelance lanean.
Irunen bizi da 2010az geroztik.
Donostiako Aste Nagusiko jaietarako Kartel Lehiaketa irabazi zuen 2005ean. Urte hartan bertan finalista izan zen San Fermin jaietako Kartel Lehiaketan eta, duela gutxi, finalista izan da 2012ko Donostiako Zinemaldiaren Lehiaketan, Zuzendari berrien sailean.
Donostiako Su Artifizialen epaimahaikide izan da 2006, 2007 eta 2008an.
Urtebetez egon zen Bilboko Arte Ederretako Fakultatean ikasten, baina Italiara joan zen gero, Milango Scuola Politecnica di Design-en Diseinu Grafikoa ikastera.
2012ko kartela: "Kartela egiteko olio-pinturaz margotu dut eskua mihise moduan, argazki bat atera diot eta ebaki egin dut Photoshopen: Body Art estiloko kartela da.
Gozatu kontrastearen edertasunaz. Kolorez bizi! / ¡Vive el color!"