Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Aste Nagusia, beti, abuztuaren 15a barne hartzen duen astean ospatzen da, larunbatetik larunbatera. Aurten, 2013an, hil horretako 10etik 17ra izango da. Egun horietan hiri osoa festaz janzten da eta jendea erakartzeko ehunka ekitaldi aurkituko ditugu.

2012ko egilea: Lucas Fernández Calvo
.- Talavera de la Reinan –Toledo– jaioa. Delineatzaile-tituluduna, lana, eta diseinu grafikorako eta argazkigintzarako duen zaletasuna bateragarri bihurtzen ditu. Erabat autodidakta da. Batez ere hormirudien mundua lantzen du. 2008. urtean hasi zen lehiaketetan parte hartzen, eta Talaverako Emakumearen Egunaren kartel-lehiaketan lehen aldiz finalista izan zen. 2010. urtean Ermuko –Bizkaia– Inauterietako kartel-lehiaketan finalista izan zen, eta Donostiako Aste Nagusiko Kartel-lehiaketa irabazi zuen. Bi urtetan 70 kartel baino gehiago sortuta, http://lukcarteles.blogspot.com/. blogean berak egindako hainbat lan ikusi ahal izango ditugu.
Kartela: Asmoa hauxe zen, hain kode berezia, besterena ezin izan daitekeena... hain apartekoa sortzea, Donostiako Aste Nagusiak harrera egiten dien elementu guztiak kontuan hartuta, tradizio, dibertsio eta entretenimendu egun handienetan.
Orain, garaiz zaude zure kodea trukatzeko eta, batez ere… gozatzea da kontua!