Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela

Aurtengo Donostiako Inauteriak otsailaren 7tik, osteguna, otsailaren 11ra, astelehena, ospatuko dira, Sardinaren ehorzketarekin amaituta.
Egilea: Iñigo Beldarrain.
Iruñean jaio zen 1969an baina Donostian bizi izan da. Diseinu Grafikoko ikasketak Bartzelonan egin zituen eta bertan jarraitu zuen 6 urtez diseinugile grafiko gisa lanean. Donostiara itzuli zen eta Horigami diseinu grafikoko estudioa sortu zuen. Hainbat sari irabazi zituen; 2012ko Donostia Zinemaldiko Zabaltegi ateleko kartela berak egin zuen..
Inauterietako kartelak Donostiako armarria du oinarri. Armarriaren zati bakoitza oihal desberdinen ehunduraz osatuta dago, mozorroei dagokien ehunak dira. Hala, inauteri kutsua duen kartel plural eta koloretsua osatzen dute. 1813arekiko lotura areagotzeko ( hiriaren erretzea, suntsipena eta berreraikuntzaren urteurrena), kartelaren ertzetan erretako paper pusketak agertzen dira
Mayte Rodríguez Garrido izango da aurtengo Momo jainkosa eta bere lagun-taldearekin egongo da: Elizabeth Ramírez Rodríguez, Arlene Ramírez Rodríguez eta Patricia Garmendia Freire. Laurak, Karmelo Txiki konpartsako kideak dira.
5 egunez Hiriko Aginte Makila izango du hiriak Inauteriak biziki jarraitzeko behar diren udal-bandoak idatziz.
Egun horietan 27 konpartsa irtengo dira gure hiriko kaleak girotzera. Kaleak kolorez eta umorez beteko dituzte lehiaketa batean parte hartuz. Lehiaketa horretan Inauterietako Sari Nagusia eta Umorearen Sari Nagusia emango dituzte.
Donostiako Inauteriak hiriko auzo guztietan ere ikus daitezke.
Donostiako Inauterien lehen erreferentziak 1814. urtekoak dira. Garai hartan ikasle, lagun eta eskulangile-gremio taldeak osatzen zituzten eta Etxagarai edo Sarriegi konposatutako doinu eta hitzak jotzen zituzten.
1882. urtean Inauteriek beste bide bat hasi zuten antolakuntzan aldaketa azpimarragarriak egin ondoren. Hala ere, 1900. urtean hasi zen festa hau oroitzapen ahaztezinak uzten bere ikusgarritasunaren ondorioz. Veneziako Inauteriekin alderatzera heldu ziren. Urte horretan bertan Raimundo Sarriegik Inauterietarako bi lan idatzi zituen: "Mariscos en tierra" eta "Lamentos de un chipirón".
Festak gorabeherekin aurrera jarraitu zuen 1924. urtean jokoa debekatzea agindu zuten arte, kalean Inauteriak ospatzeko zegoen tolerantzia kendu eta festa pribatutara murriztu zen.
1978. urtean Kultur eta Turismo Ekintzetxea inauterien tradizioa berreskuratzen hasi zen. Horretarako herri-elkarteen eta denbora libreko taldeen laguntza izan zuen. Orduz geroztik Momo jainkoa da pertsonaia nagusia eta bere iritsierak poz handia pizten du txaranga eta konpartsen doinuen erritmoan dantzatzen duten milaka pertsonen artean.