Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaKaldereroak Hungariatik Donostiara laister helduko dira.
Datorren otsailaren 2an, larunbata, gaueko 22:00etan eta Parte Zaharreko kaleetan zehar, Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala aterako da.


18 tribuk osatzen dute Kaldereroen konpartsa tradizionala. Konpartsaren pertsonaia azpimarragarrienak dira Erregina, Damak, Zuzendaria eta laguntzaileak, hartza, hartza txikia eta bere hezitzailea.


Kaldereroak ez dira hiri erdiko kaleetan barrena bakarrik ibiliko, auzoetara ere joango dira euren poza mundu guztiari kutsatzeko asmoz.
Hungariar Kaldereroen lehen konpartsak 1884ko otsailaren 2an, Kandelariaren jaiegunean, desfilatu zuen. "La Unión Artesana" eta "La Fraternal" herri-elkarteek antolatu zuten Inauterietako festen barruan. Konpartsa irten zen lehen aldiz, Raimundo Sarriegiren musikak eta Adolfo Combaren letrak lagunduta. Victoriano Iraolaren "Begi urdin bat" abestia 1886. urtean hasi ziren jotzen.
1958ra arte gorabehera handiak izan zituen; izan ere, oso garai oparoak izan bazituen ere, beste zenbaitetan desagertzeko zorian egon zen, eta elkarte antolatzaileak aldatuz joan ziren.
Hainbat urtetan gainbeheran egon ondoren, hasieran "Gaztelupe" eta beranduago "Gaztelubide" elkarteei esker berreskuratu zen. Hala ere, 1959 eta 1968 urteen arteko garaira arte ez ziren erregulartasunez ospatzen hasi Kaldereroak. Erreginaren pertsonaia indartu zen, Antiguan beste konpartsa bat eratu zen eta ospakizun-eguna otsailaren lehen larunbatera aldatu zuten. Hala ere, eboluzio hori eten egin zen, arrazoi politikoen ondorioz festa bertan behera geratu zenean.
Kaldereroen azkeneko susperraldia 1972an gertatu zen, herri-elkarte eta hiritar-talde batekin lankidetzan eta Kultur eta Turismo Ekintzetxeak babestuta. Harrezkero jai honek ez du etenaldi gehiago izan. Gainera, 80ko hamarkadaz geroztik konpartsa berriak sortu dira, festa denboran eta espazioan zabalduz. Azkenik, 2005ean, banaketa bat gertatu zen emakumeak abeslari gisa sartu izanaren inguruan piztutako polemikagatik.
Hona hemen Kaldereroetako abestiak: