Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Marjo Ikonen, Ana Pimenta, Sandra Ferrus, David Macias, Iñigo Iraultza eta Borja Fano dira José Herrerok zuzendutako antzezlan honetako interpreteak.
Purga-k ordaintze politiko eta sentimental baten istorioa kontatzen du, non erakusten baita noraino iristeko gai garen bizirik irauteko, egoerarik muturrenekoetan, lan honetako protagonistek kontatzen duten bezala.
Boterearen eta bortxaren zirkulu betierekoa, oraindik ere emakumeari eragiten diona, eta gaitz hori errotik erauziko duen garbiketa bat eskatzen ari dena oihuka.
Sofi Oksanen-ek 2007. urtean estreinatu zuen Purga, Helsinkiko Antzoki Nazionalean; arrakasta handiz estreinatu ere.
Jatorrizko antzerki-lanetik eleberria idatzi zuen, bai eta best seller bihurtu ere: hainbat sari irabazi zituen; besteak beste, Urteko Eleberri Onenari emandako Europar Saria.
Informazio gehiago: Vaivén Producciones.