Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Magüi Mira da zuzendaria eta Ana Torrent, Juan Fernández, Armando Del Río eta Fernando Ramallo, aktoreak, eleberri klasiko honen eszenaratzean.
Emma Bovary, emakume azkarra, 1850eko printzipio moral eta sozial gogorretan murgildua (emakumea menpean bizitzera behartzen duten printzipioetan), ingurune horretatik ihes egiten saiatzen da, ito egiten baitu, ez baitio arnasa hartzen uzten.
Emmak irakurri, imajinatu, amets egin, desiratu, festetara joan, gehiegikeriaz erosi… gauza asko egiten ditu. Bizitza librea iruditzen zaionaren alde borrokatzen da. Onartu eta gozatu egiten du Rodolfo lehen maitalearekiko afera, eta gero, Leon ikasle gaztearekikoa... Galdu egiten da, okerreko irtenbidea hartzen du, gero eta bakartuago. Hondoratzen hasten da. Ezinean, hondamendira bidean sartuko da, eta Charles Bovary senarraren maitasun baldintzagabeak ezin dio lagundu.
Informazio gehiago: Pentación-en webgunea.