Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela

Jeneralak eta bere Laguntzaileak konpainiak ikuskatzen dituzte Alderdi Ederren lerrokatu ondoren. Jarraian, Udaletxeko balkoi nagusira igotzen dira, Easo Ederrarekin, honen damekin eta Danbor Nagusiarekin batera, alkatea eta haur guztiak agurtzeko. Easo Ederrak eta Jeneralak egun honetarako dituzten desioak adierazten dizkiete 50 konpainiei.


12:00etan haur guztiek San Sebastian Martxa jotzen dute Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean. Era horretan desfileari hasiera ematen zaio. Bertan Sarriegi maisuaren melodiak interpretatzen dituzte: Diana, Iriyarena, Polka, Erretreta eta Tatiago..


Haurrek honako ibilbide hau osatu zuten:


Danbor Nagusia era korrelatiboan aukeratzen dute parte hartzen duten ikastetxe guztien artean. Jenerala, Laguntzailea, Easo Ederra, Damak, Pertsonaiak eta Palafrezainak zozketa bidez aukeratzen dituzte halako pertsonaiak oraindik ordezkatu ez dituzten ikastetxeen artean.
Aurten, Danborradako Pertsonaiak Manuel de Larramendi Ikastetxeko ikasleek beteko dituzte, eta Danbor Nagusiaren kargua Ikasbide Ikastolako ikasle batek.

Hona hemen euren izenak:
EASO EDERRA:
Paula Gómez López
DAMAK:
Nahia Varela Irurtia
Garazi Altuna Beorlegi
PERTSONAIAK:
Batelariak: Susana Garrido Tudela eta Miriam Estébez Fernández
Iñudeak:Arantxa Álvarez Verdugo eta Nerea Rebollo Valdivia
Iruleak: Zaloa Lubeigt Álvarez eta Sara Alonso Gónzalez
Urketariak: Maider Belver Mielgo eta Oihane González Expósito
JENERALA ETA LAGUNTZAILEA:
Jenerala: Sara Huegun Iturrioz
Laguntzailea: Sara Ochoa Iturbide
DANBOR NAGUSIA:
Aimar Ezeiza Lumbreras
PALAFREZAINAK
Aimar Pérez García
Aitor Paradela Palacios
Jon Jiménez Berakoetxea
Iker Nevado Molina
Oier Olalde Martín
Unax Gil González
Haur Danborradaren aurkezpen-festa Victoria Eugenia Antzokian egingo da, urtarrilaren 18an, ostirala, 12.00etan.
Bertan Ohorezko Karguek hartuko dute parte, 20ko desfilean arituko diren konpainietako ordezkariekin, eta bezperan eta 20an bertan hiriko auzoetan irtengo diren haur-danborradetako ordezkariekin batera.



