Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?

San Sebastián, ciudad de la cultura

Antiguako San Juan Jaiak

Festak
Auzoetako jaiak
San Juan Jaik: Kartela
Antiguako auzoa
Non da
2012 Eka 08 - Eka 30

Antiguotarrak Euskal Dantza Taldeak eta Antiguotarrak Elkarteak Antigua auzoko San Juan jaiak antolatzen dituzte. Aurten, ekainaren 8tik 30era izango dira.

Jai egitarauan agertzen diren ekitaldi batzuk hauek dira:

OSTEGUNA 14a

18:00 Pirritx eta Porrotx pailazoen "Zazpikoloroa" emanaldia (Antiguako frontoian).

OSTIRALA 15a

18:00 San Fermin Txikito Entzierroa ume guztientzat (Gaskuña plazan).

19:30 Buruhandiak eta Trikitilariak Matia kalean zehar.

LARUNBATA 16a

11:30-13:30 / 17:30-19:30 Haurrentzat Parke Erraldoia (José María Sert plazan).

22:00 XIV. Ez Dok Hamairu Antiguon Hamalau jaialdia (Frontoian).

23:30 Berbena Trakets taldearen eskutik.

IGANDEA 17a

10:00 Diana auzoko txistulariekin.

12:30 Dantza emanaldia (Frontoian).

17:15 Ai Ene! taldearekin haur eta heldu guztientzat Erromeria (Frontoian).

OSTEGUNA 21a

21:00 Anari eta Morau kontzertuak (Doka Kafe Antzokian).

OSTIRALA 22a

19:30 Kantu Jira. Antiguan zehar Eliz aurretik hasita.

22:00 Bertso Saioa. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Jon Maia (Haizearen Orrazian).

LARUNBATA 23a

13:00 Trapu Zaharra kale antzerkia (Gaskuña plazan).

19:30 Buruhandi eta Trikitilariak Maia kalean zehar.

22:00 San Juan suaren Festa.Koroak, Suaren konjuroa, Soka Dantza herrikoia eta Lore sortaren banaketa. (Gaskuña plazan).

23:00 Astiazarran II. eta Larrañagarekin Erromeria (Frontoian).

Egitaraua osoa deskargatu (PDF 515 KB)

Antolatzaileak: Antiguotarrak Elkartea / Antiguotarrak Euskal Dantza Taldea

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu

Donostia Kulturak ez du bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzunkizuna.

Gehitu zure agendari

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

ANTIGUO – Lugaritz

Gai edo publikoen arabera

Eman zure iritzia

Proposatutako jardueren inguruan duzun iritzia jakin nahi dugu.