Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Asteartea, 2012(e)ko apirila(r)en 10-(e)an
San Telmo Museoak aste honetan ere eskaintza zabala du bai bertako eta baita kanpoko bisitarientzat. Alde batetik, egun hauetan haur eta familientzako jarduera eskaintza berezia osatu dugu, "Artearekin jolasean" aritzeko eta haurrei zuzenduriko "Alakiketan" tailerra edota familientzako "Alakiketan" tailerren bidez euskal musika tradizionalean murgiltzeko aukera emanaz.
Bestetik, zabalik ditugun erakusketak gogorarazi nahi ditugu, bai erakusketa iraunkorra, euskal gizarteari buruzkoa, eta baita aldi baterako bi erakusketak: "Bazterrekoen irudiak", Valladolideko Museo Nacional de Esculturatik datozen artelanekin, eta "J.M. Sert: modeloaren argazki artxiboa", San Telmoko elizako margoen egilearen argazki artxiboaren zati bat aurkezten diguna, biak asteburuko bisita gidatuen eskaintzarekin.