Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Hitzetatik Ekintzetara Jardunaldien barruan, Gazte Ekoliderrak antolatu duen energiari buruzko hitzaldia eta mahai ingurua izango da gaur museoan. Jaurdunaldi hauek otsailaren 24an eta 25ean izango dira Donostiako hainbat lekutan eztabaidatzeko, esperientziak eta ekimen iraunkorrak konpartitu eta ezagutzeko asmoz. San Telmon Rosa Lago Aurrekoetxeak, Zientzia Fisikoko doktoreak eta Ekologistak Martxan taldeko eta Ekopoleko kideak, "Petroleorik gabeko transiziorako adibideak" hitzaldia eskainiko du 10.00etatik aurrera.
Gero, 10:45etatik 13:15era, martxan dauden energi-iturri berriztagarrien inguruko proiektuei buruzko mahai ingurua egingo da. José Manuel Jiménez Bolaño ingurune-aholkularia "Ingenios Solares" proiektuari buruz arituko da, Lurra Fundazioko zuzendariak "Guerrilla Solar: autonomía energética" iniziatibaz hitz egingo du eta azkenik, Gipuzkoa mailan egiten ari diren proiektuen inguruan Xabier Esteban, Kutxa Ekoguneko proiektuen koordinatzailea, arituko da.
Jarduerak irekiak dira baina beharrezkoa da otsailaren 20a baino lehenago izena ematea. Informazio gehiago.
Antolatzailea: Gazte Ekoliderrak Sarea, Kutxa Ekogunea
Laguntzailea: San Telmo Museoa