Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Ruiz de Hierrok dioenez, “barren barrengo inkontzientetik sortutako lana da, sentitzeko beharretik. 'Darkness' sentipena da gehiago argazkilaritza lana baino. Beldur sentipena, sosegua, nire buruari pentsatu gabe sentitzeko baimena emateko era bat. Nire atseden aktiboa da”.
Adrián Ruiz de Hierrok publizitate agentzia zein editorialetako jarduna, alderdi pertsonalagoarekin tartekatzen du Erredehierro estudio fotografikoan. Red Bull, Gasteizko Jazzaldia eta Gasteizko Montehermoso Kulturunearekin egin du lan besteak beste. 2010-ko LUX sarietarako izendapena ere lortu du publizitate sailean SinestesiaStudios enpresarekin, eta brontzezko Sol bat 2011ko Festival Iberoamericano de Comunicación Publicitaria delakoan, ‘Verde por fuera, verde por dentro’ kanpainagatik, zeinetan bere argazkiekin hartu baitzuen parte.
Informazio gehiago: Adrián Ruiz de Hierro-ren webgunea.