Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
San Telmo Museoak, Valladolideko Museo Nacional de Esculturatik datorren "Bazterrekoen irudiak: ikuspegi erlijiosotik begira" erakusketa aurkeztuko du. Proiektu honek, artean ikus daitezkeen gizarte-bazterketa motak jorratzen ditu. Erakusketaren osagarri, bisita gidatuak, mahai ingurua eta hitzaldiak antolatuko dira. Museo Nacional de Esculturatik datozen deboziozko 35 pieza biltzen ditu, guztiak denbora eta geografia esparru zehatz batekoak: Aro Modernoko Espainiakoak, hau da, XVI. mende hasieratik XVIII. mende erdira bitartekoak.Erakusketaren diskurtsoa, San Telmon, modu dispertsoan ikus daitezkeen Arte Ederretako aretoetako beste 10 piezarekin borobiltzen da.