Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Pantailak eguneroko bizitzaren esparru ezberdinak hartu ditu: zinema, telebista, ordenagailuak, telefonoak, tabletak, zaintza pantailak... Ekainaren 30etik irailaren 30era, San Telmo Museoak Pantaila Globala erakusketa aurkezten du, Gilles Lipovetsky-k eta Jean Serroy-k idatzitako izenburu berdineko liburuan oinarritzen dena eta Andrés Hispanorekin batera komisariatu dutena. San Telmok eta Bartzelonako Centre de Cultura Contemporània-k (CCCB) koproduzitutako erakusketa honek pantailak egungo munduan duen garrantzia aztertzen du.
Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara
Proiektu honetan parte har dezakezu proposatutako gaien inguruan zuen bideoak igoaz. Anaia handiaren beldur zara, ala, aitzitik, behatzea eta zelatan egotea atsegin duzu? Ez al dago oraina iraganera begiratu gabe? Abiadura, gehiegikeria eta mugarik gabe bizitzea atsegin duzu eta hori guztia adierazi nahi? Nolako atsegin mota lortzen duzu pantaila zaharrekin eta berriekin? Kirolaren zer ikuspegi ari gara sortzen pantaila anizkoitzen bidez? Publizitatearen, marken, modaren eta joeren fana al zara, ala horrek guztiak sumindu eta asaldatu egiten zaitu?...
Erantzun planteatutako galderetako baten bati, sortu bideo bat eta parteka ezazu zeure ikusmoldea "Pantaila Globaleko" plataforma birtualean – http://pantallaglobal.cccb.org –. Gainera, parte hartzen duten bideoekin lortu ahal izango diren sariak Donostiako Nazioarteko Zinemaldirako sarrerak izango dira (Zinemaldiaren 60. edizioa izango da aurten, 2012ko irailaren 21etik 29ra bitarte). Informazio gehiago.
Bideoak gehienez ere bina minutukoak izango dira eta Pantaila Globaleko erakusketa birtualean txertatuko dira; gainera, erakusketa presentzialean ere ikusgai egongo dira San Telmo Museoan irailaren 30era arte.
@pantallaglobal
#pantallaglobal
facebook.com/pantallaglobal
Antolatzailea: San Telmo Museoa