Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Memento honetan Jim Denevan da, zalantzarik gabe, land art-eko mugimenduaren barruan, munduko artistarik esanguratsuenetakoa. Haren figura eta marrazki erraldoiak, miresmena sortzen ari dira arte munduan. Burutu dituen proiektuek hunkitzen dute, eta mundu osoko hedabideetan oihartzuna izan dute.
Lanean aritzeko Mundaka izan zen Europan aukeratu zuen lehendabiziko txokoa, Surfilmfestibalaren ardurapean. Urdaibaiko itsasadarra leku babestua da, UNESCOk izendatutako gizateriaren erreserba, Europako olaturik hoberena bertan itsasoratzen da. Hala izanda, munduko surflari ororentzat bisitatu beharreko tokia da. Leku aparta, babestu beharrekoa, Denevan lanean aritzeko hareatza perfektua. Denevanen proiektua erakusketa honetan eta film labur batean datza.
Patrick Trefz zuzendariaren lana funtsezkoa izan zen. Ekainaren 9an estreinatuko dugu Principal antzokian.