Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Espainia-Portugal-Kolonbia. Zuzendaritza: Ana Díez. Ekoizpena: Igeldo Komunikazioa, Euskal Media, Teleset, MGN Filmes. Gidoia: Ana Díez, Carlos Pérez Merinero, Ángel Amigo, Bernardo Belzunegui. Argazkia: Teresa Medina. Musika: Pascal Gaigne. Muntaketa: Guillermo S. Maldonado. Aktoreak: Silvia Munt, Diego Achury, Valeria Santa, Klara Badiola, Robinsón Díaz, Moisés Rodríguez, Mireia Gabilondo, Kike Díaz de Rada, Bernardo García Gutiérrez, Jorge Armando Soto Ortiz, Cecilia Posada.
Martak ezusteko bidaia egin beharko du Kolonbiara, bere anaia Juanen hilotzaz arduratzeko. Juan, herrialde hartan erail duten kazetari espainiarra da. Martak, erantzunak bilatu nahian, bidaia bat abiatuko du Kolonbiako errealitate bortitzaren alde ilunenera. Bidelagun izango ditu Oscar eta Jenny, gazte sikario bat eta haren arreba. Bere presentziak eragiten dituen gertakariek Marta beldurrezko eta heriotzazko nahaste-borraste batean murgilduko dute, berak paper susmagaitza beteko duelarik. Izan ere, dena ilun dagoenean eta bizitzak hain balio gutxi duenean, ez da erraza biktimaren eta borreroaren artean bereiztea, zer dagoen ondo eta zer gaizki ezartzea, edota egia non aurkitzen den jakitea.
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia / Laguntzailea: Donostia Kultura.