Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Deskontuak

Donostia Kulturako bazkideak

%10eko deskontua Donostia Kulturak antolatutako ikuskizun guztietan.

Promozio berezietan deskontua handiagoa izan daiteke (%25 edo %50, hala adierazten den ikuskizunetan).

- Leihatilan: deskontua sarrera bakar bati egingo zaio, txartela bertan aurkeztuta.

- www.donostiakultura.com/sarrerak gunean: bi sarreratan, NAN eta pasahitza sartuz (info+).

­

Beste kolektibo batzuk

Donostia Kultura bazkideen deskontu berdina izango dute beste hauek: langabetuek, 30 urtetik beherako gazteek, pentsiodunek eta 65 urtetik gorako pertsonek. Deskontua bakarrik leihatilan egingo zaie eta sarrera bakar batean.

­Mugimendu urriko pertsonak: %20ko deskontua Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko ikuskizunetan (prezio bakarrekoak ez direnean). Lagunari ere aplikatuko zaio.

Deskontuak ez dira bateragarriak.

­Ordu gaztea

30 urtetik beherakoa bazara, Victoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean ikuskizunaren aurreko 30 minutuetan sarrerak bakarrik 3 € ordainduta lor ditzakezu. (Informazio gehiago)