Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Intxaurrondo Kultur Etxea

Abenduaren 17 jarri zen  abian zen Intxaurrondo Kultur Etxearen ibilbidea. Lehen urte honen balantzea egiteko momentua da. 3000 m2 dituen kultur ekipamendu honetan ekitaldi asko eta erabiltzaile asko izan dira, 160.000 lagun baino gehiago ibili dira gure zentroan.

Jardueretan, nabarmentzekoa kontzertuak izan dira: 23 musika emanaldi egin dira, eta 3.000 lagun bildu dituzte. Taldeei dagokienez, nazioartekoak eta bertakoak, profesionalak eta amateurrak tartekatu ditugu. Ruper Ordorika, Zea Mays, Inoren Ero Ni, Rafa Rueda eta We are Standard, besteak beste, bertakoen artean. Nazioartetik, The Ex, The Chamaleons, Deertick edo Josh Rouse. Gaztemaniak eta San Miguel Donostikluba programek bere lekua hartu dute Intxaurrondon. Gainera, ezin ahaztu hasi berriak diren taldeak eta musika-eskolako gazteak, horiek ere aukera izan dute gure aretoan musika egiteko eta beren abileziak azaltzeko.

EH Musik erakusketa
EH Musik erakusketa
The Ex
The Ex
Patioa
Patioa

Kultur Etxe berriak zerbitzu berriak eta berrituak ekarri dizkio auzoari. Zerbitzu horiek martxan jartzeko urtea izan da lehenengo hau. Plus 55 programa, haurtxokoa, gaztelekua eta Donostiako Musika eta Dantza Eskola bertan izatea izan dira gure berrikuntzarik nagusienak.  

55 urte baino gehiago dituzten helduek era aktiboan parte hartu dute eskaini zaizkien 11 jardueretan; 530 erabiltzaile izan dira guztira Plus 55 programan. Aurtengo helburuetako bat auzoko zerbitzu eta elkarteekin elkarlanean jarduerak antolatzea zen, eta jarduerak antolatu dira Osasun Zentroarekin zein Extremaduratarren Elkartearekin .

Haurtxokoan eta gaztelekuan, urtea hasi zenetik, erabiltzaile-kopuruak gora egin du. Batez beste, haurtxokoan 35 haur dabiltza egunero, eta 50 gaztelekuan. Egunean eguneko jarduerak zein jarduera bereziak antolatzen dituzte; haurrek eta gazteek espazio ekipatua dute biltzeko, elkarrekin egon eta jolasteko.

Musika Eskola 2012-2013 ikasturtean abiatu da, arratsaldero piano, musika hizkuntza, abesbatza eta beste ikastaro batzuk ematen dituzte. Matrikulazioa erabat arrakastatsutzat jo dute arduradunek.

Liburutegiaren tamainak eta funtsen handitzeak eguneroko erabiltzaile-kopurua, zein maileguen kopurua izugarri handitzea ekarri dute. 60.000 mailegu, 2011n baino % 14 gehiago, orduan 25.000 egin baitziren; 566 bazkide berri, eta 2011n 144. Izugarrizko arrakasta izan du zine-atalak eta baita 2000 aleko komiki-funtsak ere. Bi literatur solasaldi jarri dira martxan aurten, bata Iñaki Urdanibiarekin eta bigarrena Iratxe Retolazarekin.

Rafa Rueda
Rafa Rueda
Ibiltariaren Astea
Ibiltariaren astea

Auzoarekin elkarlanean jarraitzen dugu. Orain urtebete, auzoko elkarteekin antolatu genuen zentroaren irekiera-festa, eta orduan sortutako lantaldea martxan dago. Orduan sortu zen Intxaurrondo Eguna egiteko asmoa gauzatu genuen irailean. Urtebete honetan, kokapen berria izan dute urtetan egiten diren Emakumearen Asteak, Ibiltariaren Asteak eta Zentro Extremeñoak Miajadas herriarekin senidetzeko bazkariak. Plazara Goaz euskara-elkartearekin batera Pirritx, Porrotx eta Marimotsen azken ikuskizuna eta Izarrak Plazara egitasmoak egin ditugu, besteak beste. Harro esan genezake leku-aldaketak on egin diela, jarduera gauzatzeko azpiegiturak hobetzeaz gain erakarri dugun jende-kopuruak ere gora egin duelako.

Azken hitza, etorkizunari begira: hiriko musika-mapan gure tokia egin eta sendotu nahiko genuke. Auzoan kultura dinamizatzeaz gain, kultur jardueren eragile bihurtu nahi dugu auzoko elkarte eta eragileekin. Bukatzeko, hiritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea da gure eguneroko ardura.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 183 17.217
Antzerkia 19 2.296
Dantza 4 845
Bideoa 5 285
Musika 26 3.481
Hitzaldiak 17 908
Erakusketak 13 5.598
Elkarteen bilerak eta jarduerak 47 1.865
Aretoen alokairuak 8 719
Liburutegiko jarduerak 38 669
Hainbat 6 551
Zerbitzuak
           KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA         313 98.756
Liburutegiko bisitariak 87.485
Plus 55         28 789
             Haurtxokoa                 167       
Gaztelekua         118 5.663
Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
Ikastaro puntualak 2012 1 8
GUZTIRA 12 170
Lau hilabeteko ikastaroak 2012-2013 11 162
  • Bisitariak: 171.107
 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?