Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaVictoria Eugenia Antzokiak normaldu egin ditu jarduera eta emaitzak ikus-entzuleen bidez. Esan dezakegu jarduera eszenikoa finkatu eta orekatu egin dela Donostian. Donostiako beste ekipamenduek egoera eszeniko berrira egokitu dute jarduna, eta ikus-entzuleen itxaropenei erantzun eta emaitzei eutsi diete.
Ez da erraza urte osoko jarduera guztiak laburbiltzea, baina saia gaitezen. Dantzan, Béjart-en Balleta (Ginebra) eta Eiffman Balleta (San Petersburgo) nabarmendu dira, horiexek izan ditugu-eta apustu nagusiak: bi ballet europar handi, nazioartean ibilaldi ezaguna eta ospetsua eginak. Horrekin batera, dantzaren gala hunkigarria, Alicia Amatriainek diseinatu, zuzendu eta dantzatua.
Ezin ahaztu Malandain Ballet Biarritz eta BALLET.Trekin batera dugun egitasmoa: Mugaz haraindiko Zentro Koreografikoa. Egitasmo horri esker, lau dantza-ikuskizun ekoitzi ahal izan ditugu, Malandain Ballet Biarritz-en kalitate-zigiluaren jabe laurak ere. 2011. urtea bultzada- eta berrikuspen-urtea izan da. Bultzada, agerian geratu baitira zenbait urtez isilean egindako lanaren fruituak; berrikuspen ere bai, egindako lana aztertu eta egitasmo berri bati begira jarri garelako, datozen hiru urteotako babesa berritze aldera, hartara BALLET.T-ren jarraipena lortzeko. Egitasmo hori apustu berri bat da, zertarako eta gure herri honetan, non hainbeste dantzari eta hain onak sortu baitira, dantza ezagutarazi eta hedatzeko.
Antzerkian, artista eta konpainia edota ekoiztetxe handiak izan ditugu. Arrisku handirik hartu gabe, programazioak kalitatearen eta komertzialtasunaren arteko oreka interesgarri bati eutsi dio. Ikuskizunak onak eta erakargarriak izan dira, ikus-entzuleria zabalagoen bila beti ere. Donostiar udako emaitza ere ona izan da. Helburuak betetzeaz gainera, esan liteke hiri honetako antzerki-uden historiako programaziorik onena izan dela, hala hedaduraren nola kalitate eta askotarikoaren aldetik.
![]() |
| Omena-G: Els Joglars. |
Musikalentzako plaza gisa ere eutsi dio Donostiak. Forever; King of Pop izan da garailea. Eta oso emaitza ona izan zuen Los 40 Principales, el musical izenekoak ere.
2011n, Victoria Eugeniako musika-programazioak 63 emankizun eskaini zituen guztira, eta 25.978 ikus-entzule etorri ziren. Emankizunetako ikus-entzuleak, batez beste, 2010ean baino gehiago izan ziren.
Yann Tiersen, The Divine Comedy, Angel Unzu, Miguel Poveda, Olof Arnalds, Ivo Pogorelich edo Gustav Leonhardten emankizunek nabarmendu zuten programazio horren maila handia..
| Ikuskizunak | Emanaldiak | Ikusleak | |
|---|---|---|---|
| GUZTIRA | 86.549 | ||
| Victoria Eugenia Antzokia | |||
| Dantza | 14 | 18 | 9.162 |
| Antzerkia | 19 | 62 | 30.657 |
| Lirikoa | 3 | 4 | 1.722 |
| Musikala | 2 | 22 | 9.268 |
| Musika | 37 | 37 | 23.209 |
| Zinema | 17 | 36 | 8.463 |
| Victoria Eugenia Antzokia Guztira | 82.481 | ||
| Victoria Eugenia Club | |||
| Dantza | 7 | 9 | 604 |
| Musika | 26 | 26 | 2.769 |
| Antzerkia | 5 | 9 | 695 |
| Club Guztira |
4.068 | ||