Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaOkendo Kultur Etxeak eutsi egin zion bertara datozenen eta bertako jarduera eta zerbitzu askotarikoez baliatzen direnen kopuruari.
![]() |
| Trakets taldea Santo Tomas egunean. |
Jardueretan izaten den parte-hartze handiak (Osasun Astea, Mendi eta Izadi Zikloa, Bideoforum alemana, Abesbatzak, Poltsiko Antzerkia, Kale Antzerkia, Haurrentzako antzerkia, literatura-solasaldiak) bihurtu ditu jarduerok auzoko eta Kultur Etxeko bertako erreferente.
Auzoko elkarteekiko harremanak errazak eta naturalak izan ziren 2011n ere, hala kultur etxeko aretoen lagapenean nola auzoko jaietako lankidetza eta partaidetzan; hainbat jarduera egin ziren: musika-kontzertuak San Juan eta Santo Tomasetan, antzerki-lanak eta haurrentzako jarduerak.
Areto berriko erakusketekeutsi egin zioten maila altuari, eta erakusketa ederrak egin ziren: Gipuzkoako ilustratzaileak, Chema Madoz, Iñigo Manterola, Aitor Ruiz de Eguino, ONCE eta Juan Sukilbide.
Eraikin zaharreko aretoak ere eutsi zion bere espirituari, eta jende asko hurbildu zen bertara urtero errepikatzen diren lanez gozatzera: ikastaroetako partaideen lanak, Bide-hezkuntza eta bertako artisten lanak.
Ezin nabarmendu gabe utzi Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astearekiko lankidetza, Tommy Malki Malakias eta Vicente B. Ballestar-en erakusketen bidez, eta nola inplikatu ziren Kultur Etxeko zerbitzuak zinemaldi horrekin zerikusia zuten jardueretan; esate baterako, Gros-eko Gazteleku-Haurtxokoak antolatutako Beldurraren gazteluan.
Zerbitzu integratuek ―Liburutegia, KZgunea, Gaztelekua/Haurtxokoa eta Plus 55― ondo funtzionatzen jarraitu zuten, bai jendeari eskaini zitzaion arretaren aldetik eta bai egindako jardueren arrakastaren eta Kultur Etxearekiko lankidetzaren aldetik.
| Kopurua | Erabiltzaileak | |
|---|---|---|
| GUZTIRA | 383 | 47.750 |
| Antzerkia | 15 | 1.927 |
| Bideoa | 33 | 1.856 |
| Musika | 10 | 2.730 |
| Hitzaldiak | 3 | 138 |
| Ikastaroak eta tailerrak | 15 | 184 |
| Erakusketak | 17 | 33.575 |
| Elkarteen bilerak eta jarduerak | 164 | 4.032 |
| Aretoen alokairuak | 7 | 117 |
| Liburutegiko jarduerak | 84 | 1.684 |
| Hainbat | 35 | 1.507 |
| Kopurua | Erabiltzaileak | |
|---|---|---|
| GUZTIRA | 462 | 197.798 |
| Liburutegiko bisitariak | 52 | 158.636 |
| Haurtxokoa | 101 | 4.141 |
| Gaztelekua | 96 | 6.225 |
| Plus 55 | 63 | 4.784 |
| Kzgunea | 22.821 | |
| Kzgunea (IT Txartela) | 150 | 1.191 |
| Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua | 25 |
| Kopurua | Erabiltzaileak | |
|---|---|---|
| GUZTIRA | 150 | 2.193 |
| 2010/2011 | 25 | 543 |
| 2011/2012 | 20 | 419 |
| 2011ko udako ikastaroak | 1 | 40 |
| Kzgunea: ikastaroak | 104 | 1.191 |