Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astea urriaren 29tik azaroaren 4ra artean izan zen. 41.104 ikuslek izan zuten hartaz gozatzeko parada (13.139 zine-proiekzioetan, eta 27.965 beste jardueretan); zenbakiok frogatzen dute kultur eskaintza hori oso kontuan hartzen dutela Espainiako estatuko zaleek, bertan izaten den giro apartagatik batez ere.

 

Poteo of the dead: giroa
Poteo of the dead: giroa.

Jarduera paraleloek ―Komikiaren VIII. Jardunaldiak, fantasiazko arte eta merchandising erakusketak; zombiewalk edo Poteo of the Dead eta beste kale-proposamenak, antzerkia, lehiaketak...― laguntzen dute Astea areto-proiekzioak baino askoz gehiago izan dadin.

Ez dago esan beharrik Antzoki Zaharra izan zela beste behin ere zinemaldiko "tenplua"; bertan izan ziren hainbat gonbidatu ospetsu: Manuela Vellés, Bustillo eta Maury, Andreas Marschall, Antonio Trashorras, Gorka Ochoa, Alaska eta Mario, Carlos Areces eta Xavier Gens, besteak beste. Denak sartu ziren saioetako espiritu arau-hausle eta lotsagabean.

 

Manuela Vellés, aurtengo kartelaren irudia
Manuela Vellés, aurtengo kartelaren irudia.
Victoria Eugenia Antzokiko apaingarriak
Victoria Eugenia Antzokiko apaingarriak.

 

Beste areto batzuk, hala nola Victoria Eugenia, bere nortasuna aurkitzen ari dira. 2011n, bertan egin zen Ven y Mira antologiako zikloa; besteak beste, Clokwork Orange edo Cannibal Holocaust filmak eman ziren, azpidatzita, zenbait lehen aldiz euskaraz.

 

“Lobos de Arga” filmeko
“Lobos de Arga” filmeko .
The orphan killer” filmeko lan-taldea
The orphan killer” filmeko lan-taldea.
“The wolves”, Deabru Beltzak taldearen antzezlna
“The wolves”, Deabru Beltzak taldearen antzezlna.

 

Fantasiazko espainiar zineak presentzia berezia izan zuen: film laburren lehiaketaz gainera, beste titulu batzuk eman ziren, hala nola Juan de los Muertos, El callejón eta ikusleen saria irabaziko zuen Lobos de Arga (sari horren aipamena egingo du estreinaldiko publizitate guztian). Ez ziren falta izan urteko filmik nabarmenenak ere: Attack the Block eta Red State.

Urtez urte, Asteak jarraitzen du frogatzen zinemaldiek zentzu osoa dutela honako hau bezala bizi direnean, hau da, esperientzia partekatu gisa.

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?