Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaUrte osoan zehar hainbat kultur etxe eta liburutegitan irekita dauden tailerrak dira. Horietan, zaletasun bera duten beste pertsona batzuekin batera, sakondu nahi dugun zaletasuna praktikatzeko leku aproposa aurkituko dugu. Donostia Kulturako ikastaroetan parte hartu duten eta beren kabuz sakondu nahi duten ikasleei zuzendutakoak dira.

TAILERRA | Irudia, komunikazioa eta soinua
Non: Larrotxene K.E.

TAILERRA | Irudia, komunikazioa eta soinua
Ideiaren bat baduzu eta irratia zertxobait ezagutzen baduzu, Radio Casares Irratiak bere instalazioak eta frekuentzia eskaintzen dizkizu egin nahi duzun programa hori zuk zeuk egin dezazun.
Non: Casares - Tomasene K.E.

TAILERRA | Arte eszenikoak
Nork nahi du istorio on bat entzun? Gertaera errealak edo fantasiazkoak, amodiozko istorioak, deabruen inguruko kondairak edo ipuin soilak. Entzule eta kontalariak ongi etorriak izango dira.
Non: Ernest Lluch K. E.

TAILERRA | Eskulanetak
Pinturaren inguruko zenbait ezagutza izanda, obrak egin eta estilo pertsonala garatzeko oraindik nolabaiteko laguntza tekniko eta artistikoa behar duten pertsonei zuzendurikoa.
Non: Okendo K.E.