Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Anni B Sweet + Joe la Reina

Musika
San Miguel Donostikluba Zirkuitua
Anni B Sweet
Intxaurrondo K.E.
2012 Eka 15
/ 21:00
12.50 EUR
Bertan behera

Oharra: ekainak 13. Anni B Sweet-en afonia dela-eta, kontzertua bertan behera geratu da.

Anni B Sweet Ana Lopez (Malaga, 1988) da. Myspacen abesti (handi) batzuk eskegi zituenetik etengabea izan da jarraitzaile berriak sortzeko ahalmena. 2009an Start, Restart, Undo lehen lana argitaratu ostean, mundu erdian argitaratu dena, bere musika ezagutzera emanez. 7 urte zituenetik kantak sortzen ari dela nabari zaio Anniri, hasieran bere aitaren autoan inprobisatuz sortzen zituen abesti horiek, denborarekin landuz eta handitzen joan ziren. Apirilean kaleratu du bere bigarren lana, Oh, monsters.

Joe la Reina Iruñan egoitza duen talde gipuzkoarra dugu. 20 urte inguru duten gazte hauek pasa den udaran hobekien egiten dakitena egitera joan ziren Kantauriko mendietara, abestiak sortzera hain zuzen ere. Bertan, Miren Izarekin (Tulsa) elkartu ziren eta bere taldearen azken kontzertuan parte hartzera gonbidatu zituen. Subterfuge disketxeak bertan ezagutu eta elkarlana proposatu zien.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu