Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Jabier Muguruzak bere hamaikagarren diskoa aurkeztuko digu, Bikote bat titulupean. Obra honetan, muturreraino eraman dira Jabierren ibilibide entzutetsuan hain ohikoak diren giro intimista eta isiluneen erabilera. Kantak euskal poeta handien testuetatik abiatzen dira, dagoeneko kantariaren ohiko kolaboratzaileak direnak. Azken emaitza, Irungo artistaren obrarik helduena da, testu ederrez hornituta eta konposizio-maila bikainarekin.
Entzulea berehala jabetuko da Mikelen piano leunaren eta Jabierren ahots hurbilaren uztarketak lortzen duen emaitza eder eta liluragarriaz. Labur esanda, baltsamo bat da, opari bat gure belarrietarako, zarata, presa eta nahasmen garai xelebre hauetan.
Jabier Muguruza (ahotsa, akordeoia), Mikel Azpiroz (pianoa).