Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Musika Parkean proiektuaren helburu nagusia parkeak kultur aisiarako leku gisa aldarrikatzea da, eta horren harira, musika, gastronomia eta ingurumena uztartzen dituzten jarduerak proposatzea. Ekarri jatekoa eta edatekoa eta zapaldu belarra!
Mac Jeara´s-ek aro oso bateko musika jotzen du, Ipar Amerika eta mundu osoaren bilakaera markatu zuten urte asaldatuen soinu banda, hain zuzen. XX. mendearen heldutasunaren doinuak ditugu hauek, Chicago eta New York hirietako oihartzunak. Manhattango antzoki handietatik hasita eta kale estu eta ilunetako azken etxezuloraino, jendearen bizitza girotu zuten kantak.
Horrez gain, Swing eta Lindy Hop erako dantzaldia izango dugu, Itzulipurdi elkartearen eskutik.
Antolatzaileak: Euskadiko Elkarte Filarmonikoa, Donostia Kultura.