Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Tatiana Samouil (biolina), Lode Vercampt (biolontxeloa), Wim Mertens (pianoa, ahotsa)
Wim Mertens gaur egungo konpositore harrigarrienetako bat da; obra zabalaren egilea, orkestra handientzako piezak zein filmen soinu-bandak egin ditu, eta estilo oso berea eta erraz ezagutzen dena du, batez ere ahotsaz lagunduta jarduten duenean, beste musika-tresna bat bezala erabiltzen baitu. Piano–bakarlaritzat bira arrakastatsua egin ondoren, Belgikako konpositore jenial hau trio baten barruan datorkigu berriro, azken lanak aurkeztera: Series of Ands – Immediate Givens eta Open Continuum.
Kolaboratzailea: Syntorama