
Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta maiatzean barrena egiten da Donostiako erdiguneko eta zenbait auzotako taberna eta lokaletan. 2013an maiatzaren 2tik 19ra egingo da.
Programak musika eta umorea, bertsoak, antzerkia, magia edo bakarrizketak bateratzen dituzten proposamen desberdinak biltzen ditu, eta zaleei nola gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere barietate antzerkia hurbiltzea du xede.