Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Liburutegiak

Hainbat ekitaldi Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira

Francisco Magallón-en argazkia

Martxoaren 8an ospatzen da Emakumearen Nazioarteko Eguna eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira datozen egunetan Donostia Kulturako zentroetan.

Jarraitu irakurtzen

Kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzen epea luzatu da

zinea Antzoki Zaharrean

Donostia Kulturak martxan jarri du irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Eskaerak aurkezteko epea luzatu egin da martxoaren 12ra arte.

Jarraitu irakurtzen

2013ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Haurrentzako euskarazko irakurketa klubak

Haur Liburutegi Nagusiko Irakurketa Klubaren saioa

Irakurketa bultzatzeko jardueren artean haurrentzako euskaraz egiten diren irakurketa klubak ditugu. Familian irakurketaz gozatzeko eta liburu berriak deskubritzeko helburuarekin egiten diren saio hauek Haur Liburutegi Nagusian eta Amarako Ernest Lluch eta Aiete kultur etxeetako liburutegietan antolatzen dira. Parte hartzea librea da baina plaza mugatuak dituzte eta aldez aurretik izena ematea eskatzen da.

Jarraitu irakurtzen

Liburutegiaren Eguneko jarduerak aurkeztu dira

Garazi Lopez de Etxezarreta, Nerea Txapartegi eta Ane Rodriguez, ezker-eskubi

Gaur, urriak 21, aurkeztu dira Tabakalera eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera prestatutako Liburutegiaren Eguneko jarduerak. Liburutegietako profesional eta erabiltzaileentzako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu dira, baita haurrentzako programazio berezia ere. Jardueren gai nagusia liburutegietako bildumetara on-line sarbidea da.

Jarraitu irakurtzen

Komikiei buruzko literatur solasaldiak Intxaurrondo Kultur Etxean

2013-2014: Komikiei buruzko literatur solasaldia

Urriaren 8an jarduera berri bat hasiko da Intxaurrondo Kultur Exeko Liburutegian: komikietan oinarritutako literatur solasaldia hain zuzen ere. Antonio Altarriba eta Iosu Mitxelena izango dira dinamizatzaileak. Jarduera hileko bigarren asteartean izango da,  arratsaldeko 19:00etan, urritik maiatza bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Liburutegi Nagusiko literatur solasaldiak, udazkeneko programa

Intemperien, Lourdes Oñederra

Irailaren azken astean ekingo zaie Liburutegi Nagusiko literatur solasaldiei. Euskarazko taldea Iñigo Aranbarri idazlearekin eta gaztelaniazkoa, berriz, Beatriz Monrealen gidaritzapean. Saioak San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan dira, doakoak, edonorentzat irekiak eta iluntzeko 19:30ean hasten dira. Baldintza bakarra da irakurtzea solasaldirako aukeratua izan den liburua.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako XXVIII. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka

Donostiako XXVII. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka

Donostiako XXVIII. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka inauguratu da gaur eguerdian Gipuzkoa Plazan. Abuztuaren 30etik  irailaren 15era,  guztira 40 bat saltzaile, gehienak Euskal Herrikoak, argitalpenak eta produktoak eskaintzera etorriko dira.

Jarraitu irakurtzen

Poesia Orduak aurkeztu dira

Antton Valverde

Gaur, abuztuak 27, Poesia Orduak aurkeztu dira. Aurtengo saioak irailaren 3an eta 4ean izango dira Victoria Eugenia Club aretoan iluntzeko 20:00etan.

Jarraitu irakurtzen
 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?