Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Liburutegiak

Donostia Kultura: inpaktu ekonomiko eta sozialaren azterketa

Donostia Kulturaren inpaktua: Juan Karlos Izagirre, Nerea Txapartegi, Amaia Almirall eta Iñigo Arteche (argazkia Donostia Gaur)

Gaur, apirilak 27, aurkeztu da Donostia Kulturak hirian eta ingurunean duen inpaktua neurtzeko Ikertalde enpresari eskatutako azterketaren emaitza, ekonomiaren ikuspegitik baino gehiago (baina baita alderdi horretan ere), hiriarentzat dakarren eragin sozial eta dinamizatzailearen ikuspegitik.

Jarraitu irakurtzen

Liburuaren Nazioarteko Eguneko egitaraua prest

Leire Salaberria, Liburuaren Nazioarteko Eguna

Gaur, apirilak 21, datorren ostegunean, apirilak 23, ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Eguneko jarduerak aurkeztu dira. Gipuzkoa plazan Liburu denden Elkarteak antolatuta ohiko Liburu Azoka egingo da, goizeko 9:30etik gaueko 21:00ak arte. Erosketetan beherapenak eta abantailak eskainiko dira.

Jarraitu irakurtzen

Gure zinemako izen ezagunek Kalebegiak proiektuan parte hartuko dute

Kalebegiak: prentsaurrekoa

Ibilbide oparoa duten zuzendariek hartuko dute parte Kalebegiak proiektuan: Julio Medem, Daniel Calparsoro, Imanol Uribe, Gracia Querejeta, Luiso Berdejo, Borja Cobeaga, Isabel Herguera, Izibene Oñederra, Asier Altuna, Telmo Esnal eta Koldo Almandoz.

Jarraitu irakurtzen

"Apirilean, Literatura" programazio berezia Ernest Lluch Kultur Etxean

David Trueba

Literatura izango da protagonista Ernest Lluch Kultur Etxean hilabete osoan zehar. Liburuaren Egunaren harira, heldu eta txikientzat pentsatutako jarduera sorta zabala eskainiko du Amarako kultur etxeak: liburu aurkezpenak, bakarrizketak, haur antzerkia, irakuketak, etab.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia apirilaren 17tik 24ra bitartean izango da

Hippocrate

Zhang Yimou zuzendariaren Coming Home (2014) film txinatarrak inauguratuko du apirilaren 17an, ostirala, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia. Tomas Liltiren Hippocrate (2014) film frantsesak itxiko du zinemaldia.

Jarraitu irakurtzen

2015eko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Urgulleko Liburutegia

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 30etik apirilaren 12ra.

Jarraitu irakurtzen

Olatu Talka 2015: proposamenak aurkezteko epea otsailaren 19an amaituko da

Olatu Talka 2015

Pasa den 2014ko abenduaren 17tik irekita egon da Olatu Talka kultur jaialdia osatuko duten jarduerak jasotzeko epea. Ia bi hilabete igaro ostean, egun gutxi baino ez dira geratzen aipatu epea ixteko; halere, oraindik datorren ostegunera arte, otsailak 19, helaraz daitezke proposamenak (formularioa).

Jarraitu irakurtzen

"Hiria pentsatu II" zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean

Hiria Pentsatu II Zikloa

Ernest Lluch Kultur Etxeak “Hiria pensatu II” zikloa antolatu du otsaila eta martxoa bitartean. Bertan, artista, pentsalari, poeta eta zientzilari aipagarriek hiritarrek aurrean dituzten erronkei buruzko hausnarketa egingo dute aldaketa kultural, sozial eta teknologiko azkarraren testuinguruan. Erakusketa, film, solasaldi, hitzaldi eta poesia irakurketak hiriaren errealitate konplexura gerturatzeko bide ezberdinak izango dira.

Jarraitu irakurtzen

Ekitaldi programa berezia Altzan umeengan irakurzaletasuna suspertzeko

Lolo Rico

Otsailean zehar, umeengan irakurzaletasuna suspertzeko programa berezi bat garatuko da Casares-Tomasene eta Larratxo kultur etxeetan. Ekitaldi hauek helduei zuzenduak daude, guraso eta hezitaileentzat orokorrean. Eta batera, batzuk ordutegi eta data berberetan, haurrentzako ekitaldiak ere antolatu dira.

Jarraitu irakurtzen

Kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzen epea zabalik

Antzoki Zaharra

Donostia Kulturak martxan jarri du irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 16an amaituko da.  Bertan Donostiako udalerrian kultur egitasmo edo jarduerak antolatzen dituztenek parte har dezakete.

Jarraitu irakurtzen
 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?