San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Antzerkia eta Dantza

Olatu Talka: Altzaquillo, euskal dantza eta flamenkoa uztartzen dituen ikuskizuna

Altzaquillo

Euskal dantza eta flamenko uztartzen dituen ikuskizun bat prestatzen ari dira Larratxo Kultur Etxean hilabete hauetan sortzaile amateurren eta profesionalen arteko elkarlanari esker. Lan honetan parte hartzen dute bertako flamenko talde bateko hamar dantzarik, beste hainbeste euskal dantzarik eta Jon Mayak, dantzari profesionala eta koreografoa.

Jarraitu irakurtzen

2014ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 14tik 27ra.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kultura: 2013ko memoria aurkeztu da

Amaia Almirall eta Nerea Txapartegi

Gaur, apirilak 2, Nerea Txapartegi udal gobernuko Euskara eta Kultura arduradunak eta Amaia Almirall Donostia Kulturako zuzendariak Donostia Kulturaren 2013ko memoriaren datu esanguratsuenak aurkeztu dituzte prentsaurrean.

Jarraitu irakurtzen

Apirilean zehar hainbat jarduera Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta

Dantzaren Nazioarteko Egunaren  XVII. Gala

Apirilaren 29a, Jean-Georges Noverre (1727-1810) dantza modernoaren aitzindaria jaiotako eguna, aukeratu zuen UNESCOk 1982an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. 1996an Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea, Donostia Kulturarekin batera, hasi zen hainbat ekitaldi antolatzen ospakizun hori gogoratzeko.

Jarraitu irakurtzen

2014ko Munduko Antzerki Eguneko mezua

lingua nabajorum

Martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian, 2014ko Donostia Antzerki Sariaren ekitaldia egongo da. Bertan, aurtengo talde irabazleak Tartean Konpainiak jasoko du saria eta jarraian, Lingua Nabajorum antzezlan irabazlearen emanaldia egongo da bertan.

Jarraitu irakurtzen

Los Morancos bikotearen En Positivo ikuskizuna, bertan behera geratu da

los morancos

Artisten familia-arrazoiak direla eta, apirilaren 12 eta 13rako Kursaal Audotorioan programatua zegoen Los Morancos-en En positivo ikuskizuna, bertan behera geratu da. Sarreren diru kopurua, erositako bide bera jarraituz bueltatuko da.

Jarraitu irakurtzen

Bi jarduera berezi "Oteizaren kaxa beltza" ikuskizunaren inguruan

Oteizaren kaxa beltza

Martxoaren 15ean Victoria Eugenia Antzokian egingo den Oteizaren kaxa beltza dantza ikuskizunaren inguruan, bi jarduera antolatu dira: emanaldia hasi baino lehen Naroa Iturri kazetaria Jorge Oteizari buruz arituko da, eta emanaldiaren ondoren,  Isabel Verdini (Verdini Dantza Taldea) eta Faustino Aranzabalekin (Kresala) hitz egiteko aukera izango da.

Jarraitu irakurtzen

dFERIA 2014: martxoaren 13ko agenda

Petit Pierre

dFERIA XX. edizioak martxoaren 13an izango du amaiera. Hala ere, ostegunean bertan estreinaldi eta errepresentazio ugari egongo dira ikusgai areto ezberdinetan. Hona emen dFERIA-ko azken eguneko agenda:

Jarraitu irakurtzen

dFERIA 2014: martxoaren 12ko agenda

cuarteto del alba

dFERIAko XX. edizioak martxoaren 12rako estreinaldi ugari dakarkigu, Europa, Estatu eta Euskal Herri mailan. Hona emen asteazkenean areto ezberdinetan ikusi ahal izango diren ikuskizun eta estreinaldien zerrenda:

Jarraitu irakurtzen

dFERIA 2014: martxoaren 11ko agenda

la escuela de los vicios

dFERIAko XX. edizioak astearterako ere ikuskizun interesgarri asko dakarkigu. Hona hemen martxoaren 11ko programazioa:

Jarraitu irakurtzen
 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?