Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

2014ko Aste Nagusia: Jose Manuel Irigoien eta Tomas Nuñez Colas garaile VII. Marmitako Txapelketan

2014ko Marmitako Txapelketa: irabazleak (Jose Manuel Irigoien eta Tomas Nuñez Colas) lena Arzak eta Hilario Arbelaitzekin

Gaztelubide Elkartearen eta BM Supermerkatuak-en laguntzarekin, Donostia Kulturak antolatutako Aste Nagusiko VII. Marmitako Txapelketa jokatu da gaur goizean, abuztuak 16, Konstituzio plazan. Irabazleak Jose Manuel Irigoien eta Tomás Núñez Colas (Kofradia de la Sidra "Tolare", Hernani) izan dira. Guztira 19  bikotek hartu dute parte.

Jarraitu irakurtzen

2014ko Aste Nagusia: Pyrovision etxeak irabazi ditu Urrezko Maskorra eta Gazteen Euskaltel Saria

Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 51. Lehiaketa: palmaresa

Gaur goizean, abuztuak 16, Donostian abuztuaren 9tik 16ra bitartean egin den Su Artifizialen Nazioarteko 51. Lehiaketaren palmaresa jakinarazi da. Pyrovision Etxeak irabazi ditu Urrezko Maskorra eta Gazteen Euskaltel Saria. Zilarrezko Maskorra Pirofantasiak eraman du eta Pirotecnia Vulcanok jaso du Brontzezkoa. Lehiaketa Donostia Kulturak antolatzen du eta Euskaltel da babesle nagusia.

Jarraitu irakurtzen

2014ko Aste Nagusia: aizkolarien Urrezko Kopan Floren Nazabal garaile

2014ko Urrezko Koparen garailea: Floren Nazabal

2014ko Aste Nagusiaren egitarauaren barruan, gaur, abuztuak 15, arratsaldeko 19:30ean Trinitate plazan jokatutako aizkolarien Urrezko Kopa Floren Nazabalek irabazi du.

Jarraitu irakurtzen

2014ko Aste Nagusia: Arrantza Lehiaketaren emaitzak

Hanna Arriaga Perez

Gaur, abuztuak 14, Miguel Angel Fernandez-en oroimenezko XX. Arrantza Lehiaketa jokatu da. Haur-kategorian (15 urte baino gutxiago) irabazlea Hanna Arriaga izan da eta senior-kategorian (15 urte baino gehiago) Jose Antonio Dominguez-ek irabazi du.

Jarraitu irakurtzen

2014ko Aste Nagusia: Udalak Kontxa pasealekua suak ikusteko gune bihurtu du

Donostiako Aste Nagusia: 2014ko suen kartela

Abuztuaren 14, 15 eta 16an (ostegun, ostiral eta larunbata), trafikoa moztuko da Kontxa Pasealekuan, Mirakontxa Pasealekuaren eta Antiguoko Tunelaren artean, 22:00etatik 23:15era.

Jarraitu irakurtzen

2014ko Aste Nagusia: Goitibeheren I Jaitsiera jokatu da

Donostia Kultura Festakeko Maria Jesus Torres Mikel Kortajarena eta Iker Ipintzarekin

Julen Agirreburualde izan da garaile federatuen kategorian eta Mikel Kortajarena eta Iker Ipintza bikoteak irabazi du ez federatuen artean. 29 goitibeherek hartu dute parte lehiaketan: 23 federatuak eta 6 ez federatuak.

Jarraitu irakurtzen

2014ko Aste Nagusia: Gazteentzako Dastamen Laborategia eta Bertako Produktuez Egindako Pintxo Lehiaketaren emaitza

Marina de Anabitarte eta Julen Arregi

Gaur eguerdian, abuztuak 10, Bretxan ospatu den Gazteentzako Dastamen Laborategia eta Bertako Produktuez Egindako Pintxo Lehiaketaren irabazleak Marina de Anabitarte eta Julen Arregik osatutako bikotea izan da (Taldea: "Aitzol & Aloña Food").

Jarraitu irakurtzen

2014ko Aste Nagusia: Igeldoko Harria Jokin Eizmendirentzat

Jokin Eizmendi

Donostiako 2014ko Aste Nagusiaren barruan, gaur, abuztuak 9, arratsaldeko 19:30ean Trinitate plazan jokatutako Igeldoko Harria harrijasotzaileen proban Jokin Eizmendik, 12 jasoaldiekin, irabazi du.

Jarraitu irakurtzen

Sagueseko kontzertuetako backstage-erako gonbidapenak: zozketaren emaitza

Duncan Dhu

Abuztuaren 6an egin den zozketan, hona hemen Sagueseko kontzertuetako backstage-erako gonbidapen bikoitza lortu dutenak.

Jarraitu irakurtzen

2014ko Aste Nagusia: Donostiako Zezensuzko Taldearen ospakizunak

Donostiako Zezensuzko Taldea: 30. urteurrena

1984ko abuztuaren 13an, urteekin Donostiako Aste Nagusian erritu bihurtu den ikuskizuna hasi zen: zezensuzkoen entzierroa. 2014 honek ospakizun urtea izan behar du gure zezen talde handiarentzat: ezagutza urtea, gure jaien historian duen garrantzia aditzera ematekoa.

Jarraitu irakurtzen
 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?