Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Literatura

Literaktum 15: nobedade ugariko edizioa

Literaktum 15: aurkezpena (argazkia Donostia Gaur-ena da)

Literaktum jaialdia nobedadez betea eta inoiz baino parte-hartzaile, jarduera, egoitza eta egun gehiagorekin iristen da aurten, maiatzaren 5 eta 16 bitartean. Besteak beste, ondorengo hauek egongo dira: Cees Nooteboom, María Dueñas, Almudena Grandes, Martín Caparrós,  Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, Ramon Saizarbitoria, Patxi Zubizarreta...

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kultura: inpaktu ekonomiko eta sozialaren azterketa

Donostia Kulturaren inpaktua: Juan Karlos Izagirre, Nerea Txapartegi, Amaia Almirall eta Iñigo Arteche (argazkia Donostia Gaur)

Gaur, apirilak 27, aurkeztu da Donostia Kulturak hirian eta ingurunean duen inpaktua neurtzeko Ikertalde enpresari eskatutako azterketaren emaitza, ekonomiaren ikuspegitik baino gehiago (baina baita alderdi horretan ere), hiriarentzat dakarren eragin sozial eta dinamizatzailearen ikuspegitik.

Jarraitu irakurtzen

Liburuaren Nazioarteko Eguneko egitaraua prest

Leire Salaberria, Liburuaren Nazioarteko Eguna

Gaur, apirilak 21, datorren ostegunean, apirilak 23, ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Eguneko jarduerak aurkeztu dira. Gipuzkoa plazan Liburu denden Elkarteak antolatuta ohiko Liburu Azoka egingo da, goizeko 9:30etik gaueko 21:00ak arte. Erosketetan beherapenak eta abantailak eskainiko dira.

Jarraitu irakurtzen

"Apirilean, Literatura" programazio berezia Ernest Lluch Kultur Etxean

David Trueba

Literatura izango da protagonista Ernest Lluch Kultur Etxean hilabete osoan zehar. Liburuaren Egunaren harira, heldu eta txikientzat pentsatutako jarduera sorta zabala eskainiko du Amarako kultur etxeak: liburu aurkezpenak, bakarrizketak, haur antzerkia, irakuketak, etab.

Jarraitu irakurtzen

Other Words proiektuak hizkuntza minoritarioetan sortzen duten idazleen sare bat sortuko du

Other Words proiektua

Other Words proiektuak, DSS2016EUren kultur proiektuaren parte denak eta Donostia Kulturarekin batera burutuak, 200.000 euroko diru-laguntza jasoko du Europako Batzordearen eskutik. Gutxiengoan dauden hizkuntzetan literatura-sorkuntzaren alde egitea helburu duen proiektu hau beste 63 ekimenekin batera hautatu dute, Europa Sortzailea programaren azken deialdian aurkeztu diren bostehun proiektuen artean.

Jarraitu irakurtzen

2015eko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Urgulleko Liburutegia

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 30etik apirilaren 12ra.

Jarraitu irakurtzen

2015-2017: Donostia Kulturak eta EKEk berritu egin dute hitzarmena

EKE-Donostia Kultura prentsaurrekoa

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Donostia Kulturak 2010ean sinatu zuten lehen aldiz mugaz gaindiko hitzarmenari jarraipena eman nahi diote, honek izan dituen emaitza onak eta elkarren arteko kidetzak sor ditzaken aukera berriak ikusita. Aurrekoan bezala, oraingoan ere, Iparraldeko euskarazko kultur eskaintzaren ezagutza handiagoa, eta, eskaintza horren integrazioa Donostia Kulturako programazioan izatea da helburu nagusietako bat, baita, Donostialdean sortzen diharduten artista eta eragileak Iparraldean aritzea ere.

Jarraitu irakurtzen

Olatu Talka 2015: proposamenak aurkezteko epea otsailaren 19an amaituko da

Olatu Talka 2015

Pasa den 2014ko abenduaren 17tik irekita egon da Olatu Talka kultur jaialdia osatuko duten jarduerak jasotzeko epea. Ia bi hilabete igaro ostean, egun gutxi baino ez dira geratzen aipatu epea ixteko; halere, oraindik datorren ostegunera arte, otsailak 19, helaraz daitezke proposamenak (formularioa).

Jarraitu irakurtzen

"Hiria pentsatu II" zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean

Hiria Pentsatu II Zikloa

Ernest Lluch Kultur Etxeak “Hiria pensatu II” zikloa antolatu du otsaila eta martxoa bitartean. Bertan, artista, pentsalari, poeta eta zientzilari aipagarriek hiritarrek aurrean dituzten erronkei buruzko hausnarketa egingo dute aldaketa kultural, sozial eta teknologiko azkarraren testuinguruan. Erakusketa, film, solasaldi, hitzaldi eta poesia irakurketak hiriaren errealitate konplexura gerturatzeko bide ezberdinak izango dira.

Jarraitu irakurtzen

Ekitaldi programa berezia Altzan umeengan irakurzaletasuna suspertzeko

Lolo Rico

Otsailean zehar, umeengan irakurzaletasuna suspertzeko programa berezi bat garatuko da Casares-Tomasene eta Larratxo kultur etxeetan. Ekitaldi hauek helduei zuzenduak daude, guraso eta hezitaileentzat orokorrean. Eta batera, batzuk ordutegi eta data berberetan, haurrentzako ekitaldiak ere antolatu dira.

Jarraitu irakurtzen
 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?