San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Erakusketak

Familia tailer berriak San Telmon

Aurreko tailer baten irudia

San Telmo Museoan familiei zuzendutako tailer gehiago izango dira orain artekoek izan duten arrakasta ikusita. Uneko erakusketaren harira, "Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania", zeramika lantzen ikasteko eta Burdin Aroko bizitza eta jarduerak lehen pertsonan bizitzeko, aukera izango da apirila eta maiatzean.

Jarraitu irakurtzen

Kanoien gurpil berriztatuak Urgullen

Urgulleko kanoi berriztatuak

Duela urte batzuk hasitako Urgulleko kanoien kontserbazio eta berriztatze lanekin jarraituz, Damen baterian kokatuta dauden SAINT-CHAMOND kanoien gurpilak berreskuratu dira egun hauetan.

Jarraitu irakurtzen

2014ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 14tik 27ra.

Jarraitu irakurtzen

Larunbatean burutuko dira Uraren Nazioarteko Egunerako antolatutako jarduerak

Ura, ibaiak eta herriak erakusketako irudietako bat. Cédric Faimali

Datorren larunbatean, apirilak 5, burutuko dira Uraren Nazioarteko Egunerako antolatuta zeuden aire libreko jarduerak, eguraldiaren iragarpenagatik atzeratu zirenak.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kultura: 2013ko memoria aurkeztu da

Amaia Almirall eta Nerea Txapartegi

Gaur, apirilak 2, Nerea Txapartegi udal gobernuko Euskara eta Kultura arduradunak eta Amaia Almirall Donostia Kulturako zuzendariak Donostia Kulturaren 2013ko memoriaren datu esanguratsuenak aurkeztu dituzte prentsaurrean.

Jarraitu irakurtzen

"Begirada kontzienteak" erakusketa Okendo Kultur Etxean

Begirada kontzienteak

Okendo Kultur Etxeak Donostiako Calcuta Ondoan GGKEaren eskutik iritsiko den argazki-erakusketa interesgarri bat hartuko du apirilaren 1etik maiatzaren 31ra arteBegirada kontzienteak erakusketa.

Jarraitu irakurtzen

Altzako II. Naturaren Astea apirilaren 5etik 12ra bitartean

Uliako hegaztiak

Apirilaren 5etik 12ra, hegaztiak izango dira protagonista Altzako II. Naturaren Astean. Lehengo urteko gidoari jarraituz aurten argazki erakusketa, hitzaldia eta ibilbideak izango ditugu. Berritasun gisa, Aranzadiko Ornitologia Sailaren eskutik, 6 urtetik gorako umeek helduen laguntzaz habi-kutxak egiten eta jartzen ikasteko aukera izango dute.

Jarraitu irakurtzen

Aste Santua galiar erara San Telmon

Familia bat erakusketa bisitatzen

"Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania" erakusketaren harira, San Telmo Museoak familientzako eta haurrentzako tailerrak eskainiko ditu Aste Santuan. Apirilaren 22tik hasita 26ra arte egunero izango da galiarren bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera anitz museoan.

Jarraitu irakurtzen

Museoen X. Kongresuan komunikazioak proposatzeko epea irekita

Iazko kongresuaren irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta beste hainbat erakundek antolatutako Museoen X. Kongresurako komunikazioak proposatzeko epea ireki dute. Kongresua Donostiako Filosofiako Fakultatean urriko 23an eta San Telmo Museoan 24an izango da, "Zer eta nola erakutsi museoetan eta ondare-guneetan" izenburupean.

Jarraitu irakurtzen

Aldaketak Uraren Nazioarteko Eguneko jardueratan

Ura, ibaiak eta herriak erakusketako irudietako bat. Cédric Faimali

Eguraldiaren iragarpena dela eta, biharko, martxoak 22, aire librean egiteko antolatuta zeuden jarduerak atzeratu egingo dira.

Jarraitu irakurtzen
 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?