San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Musika

Txikijazz Kluba otsailaren 8an abiatuko da

Txikijazz

Txikijazz programak 2013ko Donostiako Jazzaldian izandako arrakastak adoretuta, Jazzaldiaren antolakuntzak ekimen hari jarraipena ematea erabaki du Txikijazz Klubaren bitartez eta zenbait kontzertu didaktiko eskainiko ditu otsailetik ekainera bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Dock of the Bay jaialdiaren programazio osoa aurkeztu da

Dock of the Bay 2014

Urtarrilaren 6tik 12ra hiriko hainbat tokitan egingo den Dock of the Bay – Musika Dokumentalen Jaialdiaren programazio osoa aurkeztu da gaur.

Jarraitu irakurtzen

2013ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Datozen hilabeteetako Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko programazioa aurkeztu dugu

el régimend el pienso

Donostia Kulturak 2014ko lehen seihilerako prestatu duen antzerki, musika eta dantza programazioa aurkeztu du gaur, abenduak 12. Programazioak Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko ikuskizunak biltzen ditu. Gainera, eskaintza bereziak ere egongo dira.

Jarraitu irakurtzen

Lloba ikuskizunaren estreinaldia azaroaren 23an Intxaurrondon

Lloba

Azaroaren 23an, iluntzeko 20:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean izango dugun Lloba ikuskizunaren estreinaldiaren berri eman nahi dizuegu.

Jarraitu irakurtzen

II. Real-Athletic Bertso Derbia urtarrilaren 3an

II. Bertso Derbiaren aurkezpena

Anoetan Realak eta Atheticek urtarrileko lehenengo asteburuan jokatuko duten derbiaren aurretik, bi taldeen arteko bertso derbia izango da Antzoki Zaharrean urtarrilaren 3an. Real Sociedad Fundazioak, Athletic Fundazioak eta Donostia Kulturak antolatutako saio honetan talde bakoitzak hiruna bertsolari aurkeztuko ditu.

Jarraitu irakurtzen

Musika Sakratuaren XXV. zikloa: Juan Manuel Morán garaile konposizio lehiaketan

Juan Manuel Morán

Donostia Kulturak 2014an Musika Sakratuaren XXV. zikloa ospatzeko asmoz abesbatzentzako konposizio lehiaketa antolatu zuen Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin batera. Lehen edizio honetan hamar lan jaso dira eta Juan Manuel Morán Suárez konpositore gaztearen Salbea izan da obra saritua. Era berean, Marta Lozano Molanoren Aita Gureak jaso du epaimahaiaren ohorezko aipamena.

Jarraitu irakurtzen

Musikagela: Luke Armstrong-i eginiko elkarrizketa

Luke Armstrong

Donostikluba Zirkuituaren barruan, Egia Kultur Etxeko Musikagela zerbitzuko erroldan jasota ditugun Bertako Musika Taldeek hiriko hainbat lekutan (arte galeriak, tabernak.....) jotzeko aukera izango dute.

Jarraitu irakurtzen

Urriaren 29tik azaroaren 3ra, Abesbatzen Astea Donostian

The Indonesia Choir

Azken urteetan bezala, Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Abesbatzen Astearen edizio berri bat antolatu du. Oraingo honetan, eta Tolosako Abesbatzen Lehiaketaren ospatzen den bitartean, bost emanaldi eskainiko dira urriaren 29tik azaroaren 3ra Donostian.

Jarraitu irakurtzen

3x2ko eskaintza berezia Victoria Eugenia Antzokiko kontzertuetarako

Ruper Ordorika

Victoria Eugenia Antzokiak eskaintza berezia abiatu du Donostia Kulturako bazkideentzat udazkeneko kontzertu guztietarako. Hala, kontzertu bererako edo kontzertu desberdinetarako 2 sarrera erosten dituztenek hirugarren bat eramango dute opari. Erosleak hiru sarrerak aukeratuko ditu eta hiruretatik merkeena jasoko du doan. Eskaintza hau abenduaren 31n bukatuko da, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan bakarrik izango da eskuragai eta honako kontzertuetarako balio du:

Jarraitu irakurtzen
 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?