Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Literatura

Olatu Talka 2015: Olatu Talkaren amaiera-ekitaldian ibilgailuek okupatutako espazioa berreskuratuko dute herritarrek

Olatu Talka 2015

Orduak baino ez dira falta Donostia Kultura eta Donostia 2016ren elkarlanarekin hiriko kaleek herritarrek herritarrentzako antolatutako jarduerez gainezka egiteko.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 15: hamaika literatura egun (eta gehiago)

Joan den larubatean –maiatzaren 16an– amaitu zen Literaktum jaialdiaren 2015eko edizioa bere ohiko formatuan, baina oraindik ere izango da beste jarduera bat, epilogo gisa, maiatzaren 31n: Burua altxako balu. Bertsoz lagundutako literatur bisitaldi bat, Polloeko hilerrian, Olatu Talka programaren barruan. Horrez gainera, maiatzaren amaiera arte daude ikusgai erakusketa hauek: "Paisaiaren murmurioa / Cuando el paisaje habla", Koldo Mitxelena Kulturunean, eta "Idazlearen begirada / La mirada del escritor", Ernest Lluch Kultur Unean.

Jaialdiaren 11 egunen ondoren –ia 30 proposamen eta 50 protagonista baino gehiago–, aurtengo edizioak helmuga eta irispide berriak erakutsi dizkio Literaktumi. 1.100 pertsona baino gehiago egon dira presente garatutako jardueretan, eta kopuru horri gehitu beharko genizkioke erakustetara eta Polloeko ibilbidera gerturatuko direnen datuak.

Jarraitu irakurtzen

Luis Landero, Liburutegi Nagusian hilaren 26an

Datorren asteartean, maiatzak 26, 19:30ean, Luis Landero idazleak Liburutegi Nagusiko literatur solasaldian parte hartuko du.

Amaia Garciak dinamizatzen duen taldea hilero elkartzen da Alde Zaharreko Liburutegi Nagusiaren Jarduera aretoan. Solasaldiak edonorentzat irekiak dira, eta maiatzeko irakurgaia Luis Landeroren El balcón en invierno eleberria izan da.

Idazle, kazetari eta irakasle, Luis Landero Alburquerquen (Badajoz) jaio zen, 1948ko martxoaren 25ean, nekazari familia batean. 1950. hamarkadaren amaieran familia osoa Madrilera lekualdatu zen.

Filologia Hispanikoan lizentziatu ondoren, urte batzuetan institutuko irakasle ibili zen, eta 1995ean Yaleko Unibertsitateak kontratu zuen Espainiako literatura irakasteko.

Gaur egungo Espainiako literaturak duen idazle handienetako bat da. 1989an Juegos de la edad tardía argitaratu zuen, eta Kritika Saria eta Narratiba Sari Nazionala jaso zituen. Jarraian idatzi zituen: Caballeros de fortuna (1994), El mágico aprendiz (1998), El guitarrista (2002), Hoy, Júpiter (2007), Retrato de un hombre inmaduro (2009) eta Absolución (2012).

Joan den udazkenean El balcón en invierno plazaratu zuen. El balcón en invierno narrazio autobiografiko bat da, bertan Landerok Alburquerqueko haurtzaroa eta Madrileko La Prosperidad auzoko gorabeherak kontatzen ditu. Nekazari familia batek 1960. hamarkadan Madrilen ezagutu zuen bizimodua islatzen du.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 15eko azken txanpa

Literaktum Jaialdiaaren 2015ko edizioaren azken egunetan gaude, eta zenbait proposamen eskainiko ditu hainbat egoitzatan.

Ostiralean, maiatzaren 15ean, Harkaitz Cano idazleak, Ainara Gurrutxaga aktorearekin eta Iban Irizar Amorante musikariarekin batera,  XX. mendeko poeta iparamerikarrik garrantzitsuenetakoa den Anne Sextonen hautatutako poemak aurkeztuko ditu Ene maite kuttun guztiak ikuskizunean. Ernest Lluch Kultur Etxean, 20:00etan.

Jarraitu irakurtzen

Olatu Talka 2015: 200 jarduera baino gehiagok osatzen dute 10 guneren inguruan egingo den programazioa

Olatu Talka 2015

Olatua geldiezina da. Hilabete baino gutxiago falta da Donostia Kultura eta Donostia 2016ren elkarlanarekin hiriko kaleek seigarren urtez herritarrek herritarrentzako antolatutako jarduerez gainezka egiteko.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 15: Liburu Lurraldea

Literaktum jaialdiak aurten elkarlanerako bidea ireki du hiriko liburudendekin, batez ere Gipuzkoako Liburudenden Elkartearen bidez. Kolaborazio horren adibideak, aurtengo edizioaren hasieran izandako Zilarrezko Euskadi Sarien banaketa eta bi sarituekin jarduera. Liburudendak ezinbesteko guneak dira kultur bizitzan, leku dinamiko eta irekiak. Eta Liburu Lurraldea liburudendek topaketarako eta elkarbizketarako duten gaitasun hori indartu nahi dute programa interesgarri eta anitz batekin.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 15: Irakurgunea

Aurten eskaintzen dituen nobedadeen artean, Literaktum Jaialdiak aurkezten du Irakurgunea:  Donostia Kulturaren liburutegi-sareak eskaintzen dituen programak ezagutzeko eta gozatzeko aukera, maiatzaren 7an eta 8an, Alderdi Ederreko parkean kokatutako karpan.

Jarraitu irakurtzen

Zilarrezko Euskadi Sariak, Literaktum 15 jaialdiaren abiapuntua

Parinoush Saniee

Literaktum 15 martxan da jada, maiatzaren 5-16 bitartean literatur jarduera sorta zabala eskainiz. Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak ematen dituen Zilarrezko Euskadi Sariak izango dira jaialdiaren abiapuntua, maiatzaren 5ean, aurten lehenengoz Literaktum-eko programa barruan txertatzen direlarik. Sari hauek Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak ematen ditu: aurreko urteko bi liburu hautatzen dira, bere lorpen literario eta interes azpimarragarriengatik, bata euskaraz argitaratutakoen artean, eta bestea gaztelaniazkoen artean. Euskaraz argitaratutakoen artean Danele Sarriugarte elgoibartarraren Erraiak izan da irabazlea, eta gaztelaniazkoen artean Parinoush Saniee iraniarraren El libro de mi destino.

Maiatzaren 5ean bi idazleak solasean arituko dira Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan 19:30etan.

Jarraitu irakurtzen

%5-eko deskontua liburudendetan Donostia Kulturako bazkideentzat

descuento

Aurten Literaktum Jaialdiak Gipuzkoako Liburudenden Elkartearekin elkarlana sendotu du. Honen emaitza dira Liburu Lurraldea jarduera programa edota Idazleekin kafeak egitasmoa. Honetaz gain, Donostiako liburudenda sorta zabal batean Donostia Kulturako bazkideek %5-eko deskontuaz disfrutatzeko aukera izango dute beren erosketetan Literaktum Jaialdia ospatzen den bitartean (maiatzak 5-16).

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 15: nobedade ugariko edizioa

Literaktum 15: aurkezpena (argazkia Donostia Gaur-ena da)

Literaktum jaialdia nobedadez betea eta inoiz baino parte-hartzaile, jarduera, egoitza eta egun gehiagorekin iristen da aurten, maiatzaren 5 eta 16 bitartean. Besteak beste, ondorengo hauek egongo dira: Cees Nooteboom, María Dueñas, Almudena Grandes, Martín Caparrós,  Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, Ramon Saizarbitoria, Patxi Zubizarreta...

Jarraitu irakurtzen
 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?