San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Musika

Azken orduko aldaketa urtarrilaren 12ko kontzertuan Larratxo Kultur Etxean

Dulcamara

Datorren larunbatean, urtarrilak 12, Larratxo Kultur Etxean izango den kontzertuan azken orduko aldaketa dago. Lituaniako Awakening Sun taldearen ordez, Toledoko Dulcamara izango da. Lituaniako taldeak bertan behera utzi behar izan du Euskal Herrian zeharreko bira antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

Jarraitu irakurtzen

2013ko Olatu Talka jaialdia aurkeztu da

2013ko Olatu Talka

Energia kulturala eta soziala erakusteko Olatu Talka jaialdi amateurraren laugarren edizioa aurkeztu dugu gaur, urtarrilak 3. 2013an, maiatzaren 24tik 26ra ospatuko da Donostian. Informazio gehiago: 2013ko Olatu Talka Donostia 2016aren webgunean.

Jarraitu irakurtzen

2013ko Dock of the Bay jaialdiaren programazio osoa aurkeztu da

Dock of the Bay 2013

Urtarrilaren 7tik 18ra hiriko hainbat tokitan egingo den Dock of the Bay – Musika Dokumentalen Jaialdiaren programazio osoa aurkeztu da gaur, abenduak 28.

Jarraitu irakurtzen

San Miguel Donostikluba:2013ko programaren aurrerapena

San Miguel Donostikluba 2013

San Miguel Donostikluba Zirkuituaren hirugarren denboraldia izango denaren lehen sehilabeteko kontzertuak ezagutzera eman dira. Aurten, ohitura den moduan, zirkuituan parte hartuko duten kontzertuez gain hiriko zenbait elkartek antolatzen dituzten jaialdiak bultzatzeko apustua bermatu da. Honez gain, San Miguel Donostiklubak bertako musika taldeen datubase berria sortu duela ezagutarazi da, zirkuituan hauen partehartzea errazteko helburuarekin.

Jarraitu irakurtzen

2012ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Jarraitu irakurtzen

2013ko lehen seihilekoaren arte eszeniko eta musika programazioa aurkeztu dugu

2013ko programazioa

Donostia Kulturak 2013ko urtarriletik ekainera bitarterako antzerki, dantza eta musika programazioa aurkeztu du gaur, abenduak 18. Programazioak Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia) eta  Imanol Larzabal (Lugaritz) aretoetako 70 ikuskizun biltzen ditu.

Jarraitu irakurtzen

Intxaurrondo Kultur Etxeak urtebete gaur, abenduak 17

Intxaurrondo Kultur Etxea

2011ko abenduaren 17 abiatu zen Intxaurrondo Kultur Etxearen ibilbidea. 3000 m2 dituen kultur ekipamendu honetan ekitaldi asko eta erabiltzaile asko izan dira urtebete honetan, 160.000 pertsona baino gehiago ibili dira gure zentroan. Hona hemen hainbat datu eta irudi esanguratsu.

Jarraitu irakurtzen

1512ko Nafarroara bidaia Jançu Jantorekin

xabier morras

Datorren larunbatean, abenduak 15, San Telmo Museoak "Jançu Janto" ikuskizuna eskainiko du elizan, 20:00etan. Sarrerak 12 euroan daude salgai museoko leihatilan. Museoko bazkideentzat 10 euroan egongo dira sarrerak.

Jarraitu irakurtzen

Salgai daude 1512ko Nafarroaren konkistaren harira antolatutako Jançu Janto ikuskizunerako sarrerak

jançu janto

Abenduaren 15ean, 20:00etan San Telmo Museoak Jançu Janto ikuskizuna hartuko du museoko elizan. Sarrerak salgai daude museoko leihatilan, 12 euroan.

Jarraitu irakurtzen

Blue Rodeo eta Rock Privadoren kontzertua bertan behera

Blue Rodeo

Gaur, azaroak 14, San Miguel Donostiklubla Zirkuituaren barruan Intxaurrondo Kultur Etxean programatua zegoen Blue Rodeo eta Rock Privadoren kontzertua bertan behera uztera derrigortuta gaude. Blue Rodeo taldeak Donostiara iristeko arazoak ditu greba dela medio. Barkamena eskatu nahi dizuegu honek sor ditzakeen trabengatik.

Jarraitu irakurtzen
 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?