JARDUERAK
“Denboraren taupadak” erakusketaren inguruan jarduera desberdinak landu dira, alde batetik ikasleei begira eta bestetik publiko orokorrari begira.
Ikasleentzako jarduerak: DBHko eta Batxillergoko ikasleentzat, bai museoan egiteko eta baita zentroetan lantzeko.
MUSEOKO JARDUERAK: BISITA-TAILERRAK
Museoko bisita bisita-tailer moduan planteatzen da. Asteartetik ostiralera bitartean (10:30-13:30), aurrez hitzordua hartuta:
1: Bisita gidatua
Erakusketako argazki batzuen aukeraketaren bitartez bisita gidatua planteatzen da.
2: Tailerra
Tailerrean aukeran dauden jarduera ezberdinak egin daitezke:
Graffiti-murala
Olerkien eskultura
Oroimenerako ipuinak, gutunak, olerkiak
Kollage-olerkia
IKASTETXEETAN EGITEKO JARDUERA: KARTELAK
Museoan erakusketa ikusi eta gero, ikastetxean egiteko jarduera gisa gazteen ideiak eta beraien espresio era eta teknologia berriak erabiliz bidegabekeria salatuko duten kartelak egitea proposatzen dugu.
Ikasleek, taldeka edo banaka, giza eskubideei errespetu eza salatuz kartel bat egin beharko dute. Lan guztiak formatu digitalean egin behar dira teknologia berriak erabiliz bai baliabide grafikoak eskuratzerakoan (internet, kamara digitalak, eskanerrak,e.a…), bai kartela egiterakoan (Photoshop, Paint Shop Pro, Freehand, e.a…). Ikastetxe bakoitzak lanen aukeraketa bat bidaliko du klase bakoitzeko. Kartelek erakusketa ikusterakoan izandako inpresioetan oinarritu beharko dute. Gaia librea da baina giza eskubideekin edota gure egungo gizartean ematen diren bidegabekerieekin erlazioa izan dezala iradokitzen dizuegu, gai hauek izan baitira erakusketa egiteko ardatza.
Bi maila aurkezten dira:
- A maila: 16-18 urte
- B maila: 14-16 urte
- Formatua: jpg, tiff fitxeroak RGB-n eta 8 bit-etakoa, kaparik, kanalik eta trazaturik gabe. Fitxeroek luzapena azaldu beharko dute.
- Neurriak: 25,4 X 38,1 cm. (kartelaren tamaina zehatza)
- Erresoluzioa: lanek aipatutako neurrian inprimatzeko erresoluzio egokia izan beharko dute. Antolatzaileak erresoluzio egokia edo kalitatezko akabera ez duten lanak alboratzeko eskubidea izango du.
- Euskarria: lan guztiak eta ikasle partehartzaileen zerrenda CD-ROM batetan entregatuko dira. Bertan azaldu beharko du: Salaketa kartelak (erreferentzia moduan), ikastetxearen izena, telefonoa, kontakturako pertsonaren izena eta aurkeztutako lanen kopurua.
Lanak aurkezteko epea
2006ko martxoak 24, ostiralaAukeraketa-batzordea
Lanak aukeratzeko batzorde bat eratuko da diseinu munduko profesionalak eta erakunde antolatzeileek osatuta.
Epaitza
2006ko martxoaren 28an irabazlea zein den jakinaraziko zaio ikastetxe irabazle bakoitzari.
Batzordeak bi mailetan saria eman gabe uzteko aukera izango du.
Sariak erosketa-txartelak izango dira hiru ikasle zein ikastetxe irabazle bakoitzarentzat. Aldi berean, hiru erosketa-txartel zozketatuko dira partehartzaile guztien artean eta lanen aukeraketa bat FNACeko erakusleihoan jarriko da (jarduera honetan laguntzailea da FNAC).
Publiko orokorrarentzat proposatuko diren jarduera gisa, “Ondarea gerra garaian” gaiari buruzko film-emanaldiak eta hitzaldia daude:
Martxoak 8, asteazkena, 19:00
“La hora de los valientes” (124 min.) filmearen proiekzioa.
Zuz.: Antonio Mercero. Espainia, 1998
Martxoak 16, osteguna, 19:00
“Biblioteca en guerra” (40 min.) dokumentalaren proiekzioa.
Zuz.: Blanca Calvo, Ramón Salaberria. Espainia, 2005
Hitzaldia: “Después del infierno: reconstrucción y tareas pendientes”.
Hizlaria: Arsenio Sánchez Hernampérez (Liburutegi Nazionaleko kontserbadorea eta Sarajevoko Liburutegia laguntzeko proiektu baten bultzatzailea).
Martxoak 22, asteazkena, 19:00
“El tren” (The train, 127 min.) filmearen proiekzioa.
Zuz.: John Frankenheimer. EE.BB., 1964 |