Donostia Kultura

Donostia Kultura

Antzokiak

EGIA KULTUR ETXEA

Helbidea:
Baztan kalea, 21 20012 Donostia Tfno. 943.29.15.14 Fax. 943.28.72.19. Email: egia@donostia.org

Eraikin hau fabrika zen lehenago, eta Udalak, beretu ondoren, egiturari eutsi eta beste zenbait atal erantsi zizkion. 4.500 metro ditu eraikiak, eta estetikaren aldetik fabrika bat gogorarazten duten koloreak, apaingarriak eta formak dauzka. Kasu honetan "kultur lantegia" dela esan daiteke, eta bertan, besteak beste, tailerrak, entseiu gelak, hitzaldi aretoak, liburutegia eta espazio eszeniko moderno bat aurki ditzakegu. Nabarmentzekoak dira, orobat, espazioen argitasuna eta zabaltasuna.

Zentro hau arte eszenikoetan dago espezializatuta, eta musika, dantza eta antzerki programazioa eskaini ohi du urtean zehar. Gainera, espezializazio horren barruan, entseiu gelak eta tailerrak ere baditu.

Musika programazioa askotarikoa da estiloen aldetik, eta arreta berezia eskaintzen zaie dantza eta antzerki proposamen gaurkoenei.

Donostia Kultura 2008 ©copyright | Lege oharra · Datuen babesa

Konstituzio plaza, 1. 20003 Donostia-San Sebastián. 943 481150. donostiakultura@donostia.org