Donostiakultura.com San Sebastián, ciudad de la cultura

DK txartela

Txartelak

DONOSTIA KULTURA eta KUTXA DONOSTIA KULTURA txartelek hiriko kultura guztia hurbiltzen dizute. Hauen bitartez erabiltzaileak errazago sartuko dira Donostia Kulturaren jarduera kultural eta aisialdi jardueretan.

  • Kutxa - Donostia Kultura
    Finantza txartel bat da (Master Card). Hau eskatzeko hemen sakatu eta txartel hau ateratzeak ez du inolako kosturik izango. Banketxeko edozein sukurtsaletara ere joan zaitezke. Honela, KUTXA DK txartela kontratatzea doakoa da http://www.kutxa.net/ helbide elektronikoaren bitartez baina ez urtero berritzea. Dena den, banketxea bera arduratuk oda informazio hau guztia sakontzeaz. Txartela galduz gero Kutxari ahalik eta azkarren deitu honako telefono hauetan: 943 001 411 edo 901 111 411

  • Donostia Kultura.
    Doako bazkide txartela. Edozein Kultur Etxetan edota Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder). Edozein modutan txartela momentuan emango zaizu. Eskabide hau ere bete dezakezu eta horrela txartela aste bete inguruko epean bidaliko dizugu etxera. Txartela galdu edo helbidez aldatzen baldin baduzu, deitu 943 48 11 50 telefonora edo bidali e-mail bat dktxartela@donostia.org helbidera.

Bi txartel hauek pertsonalak eta eskualdagaitzak dira eta titularrak berehala sinatu behar ditu.

Biek ere erabiltzaileari Donostia Kulturaren jarduera kultural eta aisialdirako jardueretan sartzea errazten diote.

Sarreren Zozketa

Donostia Kultura 2009 ©copyright | Lege oharra· Datuen babesa
Konstituzio plaza, 1. 20003 Donostia-San Sebastián. 943 481150. donostiakultura@donostia.org

Donostiako udaletxea Donostiako udaletxea