Donostia Kultura

Donostia Kultura

Biblioteca Central. Alderdi Eder

Ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera 10:00-20:30
Larunbatetan, 10:00-13:00 eta 17:00-20:30

Kontsulta eta mailegua:
Dokumentu guztiak kontsulta daitezke aretoan bertan. Maileguari dagokionez, erreferentzia-obrak eta hemerotekako materiala ezin dira maileguan hartu.
  • Mailegu araudia
  • Katalogoaren on line kontsulta
    Informazio, orientabide eta erreserba-zerbitzua:
    Liburutegiak Informazio eta Orientabide Zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu honek orientabidea eta konponbidea ematen die erabiltzaileei zalantzen inguruan, eta enpresa/erakundeetatik zein partikularrengandik iristen diren informazio-eskaerak bideratzen ditu. Arretari dagokionez, lehentasuna dute bazkide berriek. Erreserbak egiteko edo maileguan harturiko materialen epea atzeratzeko aukera ere eskaintzen da, bai liburutegian bertan, baita telefono edo internet bidez ere.
    Zentralizatutako informazio bibliografikoaren zerbitzua
    Zerbitzu honen helburua Sareko liburutegiek erantzun ezin ditzaketen kontsultei erantzutea da. Liburutegi hauek Zentralera zuzentzen dituzte galderak, eta horiei 72 orduko epean erantzun emateko konpromisoa hartzen dugu.
    Erreprografia-zerbitzua:
    Autozerbitzuko fotokopiagailua
    Eskanerra
    Kamera digitala
    Galde-eskeak
    Aintzat hartzen dira eta aztertu egiten dira erabiltzaileen eskaerak eta kexak. Eskura dituzue horretara zuzendutako inprimakiak.
    Galdegin, liburutegiak erantzule
    2002. urtetik, liburutegiak aholku- zein argibide-eskaeretarako internet bidezko galdegin zerbitzuan hartzen du parte. Zerbitzu hau autonomia-erkidego batzuetako zenbait liburutegik eskaintzen dute elkarrekin. Erabiltzaileek Galdegin web-orrian proposatzen dituzte euren galderak, eta hiru egunen aurretik (72 ordu) jasotzen dute erantzuna posta elektroniko bidez. Erantzuna erabiltzaileari arreta eskaintzeko txanda duen liburutegiak idatzitakoa izaten da. Honetan parte hartzen duten liburutegi guztiek egutegi bat osatu dute, eta Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusiari aurrez finkaturiko data batzuk dagozkio. Normalean, hilabetean behin eman ohi du gaztelaniazko zerbitzua, eta hiru egunean behin euskarazkoa.
    Kultura eta irakurketa sustatzeko jarduerak:
    Kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerek liburutegiaren funtzionamenduaren alderdi garrantzitsua osatzen dute, lagungarri baitira irakurle eta erabiltzaile berriak hurbil daitezen.
    Liburutegi arteko mailegua:
    Liburutegi arteko mailegua liburutegien arteko lankidetzatik sorturiko zerbitzua da. Honen bidez, Liburutegiak dokumentuak har ditzake maileguan beste liburutegietatik, baita beste liburutegiei dokumentuak maileguan eman ere. Honela, Liburutegiko fondoetan, kasu honetan udal Sarean, ez dauden dokumentu originalak edo kopiak eskura ditzake erabiltzaileak.
    Kz Gunea
     
    Wi-Fi
    Liburutegi Nagusia Wi-fi gune bat da, kablerik gabe interneten banda zabalean konektatzeko komunikazio estandarra.
  • Donostia Kultura 2008 ©copyright | Lege oharra · Datuen babesa

    Konstituzio plaza, 1. 20003 Donostia-San Sebastián. 943 481150. donostiakultura@donostia.org