Donostia Kultura

Donostia Kultura

San Telmo Museoa

Helbidea:
Zuloaga Plaza , 1 · 20003 Donostia · Tel 943 481580 ·
Faxa 943 481581 · santelmo@donostia.org

2006ko Programazioa

ERAKUSKETA

"ARTIFIZIOAREN KIRIBILA"
"la Caixa" Fundazioaren Egungo Arteko bilduma
San Telmo Museoa
2006ko Ekainak 28tik- Irailak 3ra
Antol.: Caixa Fundazioa, Donostia Kultura-San Telmo Museoa

“La Caixa” Fundazioko Arte Garaikidearen Bilduma Artifizioaren kiribila Prefabrikatutakoaren egungo munduan, hedabideek mendean hartutako honetan, originaltasunaren ideiak bere balioa galdu eta kopia eta simulazioa nagusi diren mundu honetan, arteak purutasun, berezitasun eta benetakotasun kontzeptuetatik ihes egin du eta bere izaera berretsi artifizioaren jokoaren inguruan koxka bat estuago eginez, bere irudikapen espazioa bera antzeztuz. Erakusketa hau “la Caixa” Fundazioko Arte Garaikidearen Bildumako aukeraketa batean oinarritzen da. Gure kulturaren hainbat sinboloren errepikapenen esparrura garamatza, artearen eredu eta arau ezberdinen, mozorrotutako identitate ezberdinen birkodetzearen eta ametsezko efektudun espazioen esparrura.

Erakusketaren komisarioa Nimfa Bisbe da

“ARTIFIZIOAREN KIRIBILA” ERAKUSKETAREN JARDUERAK
Arte garaikidea jorratuko duten tailerrak antolatu dira

Asteburuetan familientzako tailerrak
10.30 -12.30 eta 17.00 -19.00 (ordu biko iraupena).
Asteartetik ostiralera haurrentzako taillerrak
10.30 -12.30 eta 17.00 -19.00

Tailerra taldea osatzen bada burutuko da soilik.

Kopurua: gutxienez 15 eta gehienez 30 pertsona.
Hasiera eguna: uztailak 8.

Prezioa: doan


Jarduera honetan parte hartu nahi baduzue gurekin kontaktuan jar zaitezkete:
E-mailez: santelmo@donostia.org
Telefonoz: 943 48 15 70. Goizez: 12.00-14.00 astelehenetik-ostiralera
Faxez: 943 48 15 81

HILEKO OBRA

 “Los Sorolla de San Telmo”
Hizlaria: Carmen Maura Amunategui
San Telmo Museoa
Uztailak 2, igandea, 12:00
Ant.: San Telmo Museoaren Lagunen Elkartea
Lag.: Donostia Kultura-San Telmo Museoa

ARTE AZOKA

Antol.: Gipuzkoako Artisten Elkartea
Lag.: Donostia Kultura, San Telmo Museoa
Uztailak 30, igandea, 11:00-14:00
Boulebarrean

Donostia Kultura 2008 ©copyright | Lege oharra · Datuen babesa

Konstituzio plaza, 1. 20003 Donostia-San Sebastián. 943 481150. donostiakultura@donostia.org