
azaroak 18.
18 (20:30)
Gazteszena Aretoa [C. C. Egia]
Prezioa: Aurrez/anticipada: 25 € Bertan/En taquilla: 28
Devendra Banhart 1981eko maiatzaren 30ean jaio zen Houstonen (Texas). Banharten musika Psych Folk, New Weird edo Freak Folk bezalako hibridoen artean kokatzen da eta ondorengo ezaugarri nagusi hau du: gitarra doinu sinpleak erabiltzen ditu beste instrumentu batzuen laguntza minimoarekin. Abestien hitzak surrealistak eta naturalistak izan ohi dira. Hona, letra horien erreferentzia nagusiak: pasarte bukolikoak, mantrak, eszena herrikoiak, espainiar balada eta Venezuelako folklore kreola, guztiak anbiguotasun kalkulatu baten barruan, inozotasun neohippytik ironia postmodernora bitartean.
Haren diskografian aipatzekoak dira The Charles C. Leary (Hinah, 2002), The Black Babies (UK EP) (Young God, 2003), Oh Me Oh My...The Way The Day Goes By, The Sun Is Setting, And Dogs And Dogs And Dogs Are Dreaming, Love Songs Of The Christmas Spirit (Young God, 2002), Niño Rojo (Young God, 2004), Rejoicing in the Hands (Young God, 2004), Devendra Banhart/Jana Hunter (Jana Hunterrekin, Troubleman Unlimited LP, 2005) eta Smokey Rolls Down Thunder Canyon (2007).
Donostia Kultura 2009 ©copyright | Lege oharra· Datuen babesa
Konstituzio plaza, 1. 20003 Donostia-San Sebastián. 943 481150. donostiakultura@donostia.org