Donostia Kultura

Donostia Kultura

Prentsa bulegoa

Komunikazio eta Irudi Unitateak Donostia Kulturak komunikabideekin dituen harremanak koordinatzen ditu, bere sail ezberdinek antolatutako edo bere zentroetan burututako ekitaldien berri emanez eta komunikazio arloko profesionalei erraztasun gehienak emanez euren lana bete dezaten.

Hedapen lan hau bitarteko zenbaiten bidez egiten da: prentsa oharrak, prentsaurrekoak eta txosten zein argazkiak. Orain, gure web orriko prentsa bulegoaren bitartez, "prentsa aretoa" izeneko atalean, prentsa oharrak eta deialdiak kontsultatu daitezke eta gainera, gure programazioari buruzko txosten eta material grafikoa ere profesionalen esku jartzen ditugu.

Halaber, Unitate honek Donostia Kulturako programazioko protagonistekin, gure zentroetako arduradunekin edota erakundearekin lotura dutenekin elkarrizketak koordinatzen ditu.

Horretaz gain, artxibo grafiko eta argitalpenen kudeaketaz ere arduratzen da. Hauek guztiak, orain, prentsa bulego honetako atal ezberdinetan kontsultatzeko moduan daude

Harremanetarako:
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Kultura_komunikazioa@donostia.org

 

Donostia Kultura 2008 ©copyright | Lege oharra · Datuen babesa

Konstituzio plaza, 1. 20003 Donostia-San Sebastián. 943 481150. donostiakultura@donostia.org